Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
'Gure artean' programa, emakumeak komunitatean integratzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2023(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 00:34etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 2 de Enero de 2023.

'Gure artean' programa, emakumeak komunitatean integratzeko

Irungo emakumeei zuzendutako egitasmoa martxan da jada, izen-emateak irekita baitaude. Saioak hurrengo astean hasiko dira.

 

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak, Bitartekaritza Soziokulturalerako Programaren esparruan, berriro abiatu du ‘Entre nosotras, gure artean’ proiektua, Irunen bizi diren emakumeei zuzendua dagoena. 2022an 39 emakumek hartu zuten parte egitasmo horren taldeetan, eta bere helburua da emakumeen artean babes eta elkartasun sare bat sortzea eta Irungo gizartean integratu daitezen bultzatzea.

Udalak azaldu du burutzen diren jardueretan emakume parte hartzaileek beren interes eta esperientzien berri emango diotela elkarri, Irungo gizartea ezagutuko dutela eta lana bilatzen eta hartarako prestatzen ikasiko dutela. Horrez gain, gaztelaniaz hitz egiteko jarduerak egin ahal izango dituztela jakinarazi dute.

Aurtengorako, berritasun gisa, urte osoan eman ahal izango da izena egitasmoan, eta prozesua errazteko xedearekin, izena telefonoz emango dela iragarri du udalak. Parte hartu nahi duten emakumeek Kultur Bitartekotzaren Zerbitzuko telefonoetara deitu beharko dute, 09:30etik 13:00era (943 50 56 35 eta 602 21 81 96). Izen-ematea doakoa da eta irekia dago dagoeneko. Horrez gain, bertaratze ziurtagiri bat emango zaie parte hartzaileei.

Programaren barruan bi talde osatuko dira, eta goizez edo arratsaldez aritzeko eskatuko zaie emakumeei. Goizetako saioak ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Arratsaldetakoak, aldiz, 16:00etatik 17:30era egingo dira. Saio horiek ordu eta erdikoak izango dira, eta asteroko maiztasuna izango dute, urtarriletik abendura. Eskola egutegia eta eskola oporrak kontuan hartuko dituztela argitu du udalak.

Lehen saioak hurrengo astean izango dira. Arratsaldekoek hilaren 12an ekingo diote egitasmoari, 16:00etan. Goizekoak, berriz, hilaren 13an hasiko dira, 10:00etan.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting