Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Osasun Bidasoak elkarretaratzea deitu du larunbat honetarako San Juan plazan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2023(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 23:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 2 de Marzo de 2023.

Osasun Bidasoak elkarretaratzea deitu du larunbat honetarako San Juan plazan

Larunbatean, 18:00etan elkartuko dira San Juan plazan. Oinaurreko anbulatorioa eraiki bitartean Erdiguneko eta Dunboako anbulatorioetan alternatibak ematea eskatu du plataformak.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak Bidasoan eta Bortzirietan dauden osasun premiei erantzunik ematen ez dienez, martxoaren 4ean (larunbat honetan) Irungo San Juan plazan elkarretaratzea egingo dute 18:00etan, “irtenbideak eskatzeko”.

Egungo osasun baliabideen eta pertsonalaren egoeren laburpena egin dute taldeko kideek:

Ebakuntza gelak. Ebakuntza gelen proiektua gelditzea lortu zutela gogoratu dute. Hartara, Osasun Sailak “proiektu berriaren etapak garatzeko profesionalak, erakundeak eta herritarrak” kontuan hartuko zituenaren konpromisoa hartu zuen, baina hori ez dela bete salatu dute. Dena den, bloke kirurgikoko obrak laster lizitatuko direla jakinarazi diete, “herritarren eta profesionalen informaziorik jaso gabe”.

Berriz heldu diote hasierako eskakizunei eta ebakuntzen gelen obrak osasun langileen eta herritarren parte hartzearekin egitea nahi dute; baita kontuan har dezatela eraikin erantsi bat eraikitzeko aukera, “ospitalean hain beharrezkoak diren arreta-guneak zabaltzeko aukera emango lukeena”.

Hirugarren anbulatorioa. Oinaurren lursail bat erreserbatuta dagoela hirugarren erietxea eraikitzeko diote. Hala adierazi dute ere udal talde guztiek, EAJk izan ezik. Bertan hirugarren baliabidea eraikitzen asteko galdegin dute, “egungo arazo larriak ezin du itxaron, 10 urte baino gehiago itxaron, oraindik urbanizatu gabeko eremu batean anbulatorio handi bat eraikiko ote dutelakoaren zain”.

Alternatibak eskatu dituzte Oinaurrekoa eraiki bitarteko, “erdiguneko eta Dunboako anbualtorioaetan kontsulta-guneak berehala zabaltzeko alternatibak bilatzea eskatzen dugu”.

Profesionalak eta itxaron zerrenda. Bortzirietan familia medikuen eta pediatren falta dagoela salatu dute. Era berean, lehen arretako oinarrizko premiak ez direla betetzen diote. Gainera, itxaron zerrenda handiagoak daudela espezialista batekin hitzordua hartzeko edota diagnostiko proba bat egiteko deitoratu dute, “horrek modu kezkagarrian kaltetzen du Bidasoako osasun-arreta”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting