Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Adinekoen bazkaria eta dantzaldia ekainaren 25ean egingo da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 22:57etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 23 de Marzo de 2024.

SANMARTZIALAK

Adinekoen bazkaria eta dantzaldia ekainaren 25ean egingo da

Izen emateko bi epe irekiko dituzte. Batetik, iaz izena eman ez zutenentzat, eta bestetik, pasa den urtean parte hartu zutenentzat. 700 eserleku jarriko dituzte.

Dagoeneko argitaratu dute Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako egitaraua, eta ekainaren 25erako finkatu dute adinekoen omenez antolatu ohi duten bazkaria. Ficoban izango da, 14:00etatik aurrera eta Irunen erroldatutako eta 2024ko ekainaren 25erako 65 urte bete dituzten pertsonentzako da.

Guztira 700 plater jarriko dira. Horrez gain, Ficobara bertaratzeko doako autobus zerbitzua eskainiko dute Fermin Calbeton geltokitik, 12:30etik aurrera, eta azken irteera, 13:30ean izango da. Itzultzeko autobusa, 17:00etatik 19:00etara egongo da martxan eta San Juan plaza izango du helmuga.

Bazkarian izena emateko bi epe ezarri dituzte. Batetik, iaz izena eman zutenentzakoa dago, ekainaren 3an eta 4an egin beharko dutela izen ematea, 08:00etatik 19:00etara. Bestetik, iaz izena eman zutenentzako epea ezarri dute eta horiek ekainaren 5ean eta 6an inskribatu ahalko dira, 08:00etatik 19:00etara. Bi kasuetan 010 telefonora deituta inskribatu beharko da edota udalaren orrialdean.

Gonbidapenak jasotzeko egunak, berriz, ekainaren 11 eta 12a izango dira, 09:30etik 13:00era. Amaia KZko txarteldegira joan beharko da horretarako eta NANa aurkeztu beharko da txartelak jaso ahal izateko.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting