Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Autistek ere atrakzioez gozatu ahalko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 21:50etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2024.

Autistek ere atrakzioez gozatu ahalko dute

Hilaren 18an eta 26an edonolako soinuak itzaliko dituzte. Bestalde, kontzertuez gozatzeko mugikortasun urriko pertsonentzako plataformak jarriko dituzte.

Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak inklusiboagoak izateko bidean, udalak jakinarazi du egun eta ordu batzuetan ez dela soinurik izango Ficobako atrakzioetan. Asmoa, autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek ere jolas hauetan gozatzea da.

Egun horiek hilaraen 18a eta 26a izango dira, 17:00etatik 19.00etara. Soinua kentzeaz gain, ez da soinu karrakaririk egongo. Nuria Alzaga Kultura ordezkariak “apustu handia” dela adierazi du: “Kontziente gara esperientzia eta erabiltzaileen iritziak zerbitzu hauek etorkizunean modu progresiboan hobetzen lagunduko digutela”.

Autismoaren espektroko nahasmenduan dituztenengan pentsatzeaz ez ezik, lehenengo aldiz, San Juan plazan nahiz Urdanibian, mugikortasun urriko pertsonentzako plataformak jarriko dituzte, kontzertuetarako. Erabiltzaileak kontzertu bakoitza baino ordu eta erdi lehenagotik igo ahalko dira, lagun batekin eta doan.

Behar izatekotan aulkiak egongo dira eskuragarri. Behin kontzertua hasita, segurtasun arrazoiengatik ezingo da plataformara igo. Plataforma horiek CBAko obaloan eta Sarjia parkearen ondoan jarriko dituzte.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting