Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delituagatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 22:36etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 18 de Junio de 2024.

Gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delituagatik

33 urteko gizona da atxilotutakoa. Autoan 100 gramo anfetamina, doitasun balantza bat eta 90 euro zeramatzan. Gainera, positibo eman zuen listu testean.

Iragan larunbatean (hilak 15) 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Behobian, Lapurditik gertu. Autoan zihoan gizona eta 100 gramo anfetamina, doitasun balantza bat eta 90 euro zeramatzan gainean. Horrez gain, gidariak positibo eman zuen substantzia sorgorgarriak detektatzeko testean. Droga-trafikoagatik hainbat aurrekari ditu atxilotuak.

Kale jantzian zihoan patruila batek 33 urteko gizonaren “mugimendu arraroak” identifikatu zituen, eta, hori dela eta, uniformedun patruila bat bertaratzeko eskatu zuen egiaztapenak egiteko.

Uniformedun patruila iritsi zenean, ibilgailua gidatzen ari zen gizona Lapurdirantz joaten saiatu zen, eta geldiarazi egin zuten, beraz. Gidariarekin hizketan hasi zirenean, agenteei iruditu zitzaien “oso urduri” zegoela, eta autoa miatzea erabaki zuten. Autoaren atzeko aldean 100 gramo anfetamina aurkitu zituzten, bai eta doitasun-balantza bat eta 90 euro ere. Horren aurrean, Ertzaintzak osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu zuen gizona.

Bestalde, gidariak positibo eman zuen anfetaminetan, kokainan eta kalamuan substantzia sorgorgarriak detektatzeko egin zioten listu-testean, eta bide-segurtasunaren aurkako delitu bat ere leporatu zioten ere, drogen eraginpean gidatzeagatik. Agintari judizialaren eskuetan dago orain.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting