Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Casasola: "Aurrera egin da justizian. Yllanesek ahaztua izateko eskubidea eskatu zuen, baina Espainiako Auzitegiak ez dio eman" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko uztaila(r)en 08-(e)an 22:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 8 de Julio de 2024.

Casasola: "Aurrera egin da justizian. Yllanesek ahaztua izateko eskubidea eskatu zuen, baina Espainiako Auzitegiak ez dio eman"

16 urte bete dira gaur Diego Yllanesek Nagore Laffage gazte irundarra hil zuenetik. Omenaldia egin diote gaur Laffageri eta bere ama Asun Casasolari. Biktimaren amak salatu du hiltzaileri ahaztua izatearen eskubidea eman izan bazioten, gaurko ekitaldia ezingo zela egin.

Istillaga plazan dagoen Irungo Emakumeen Etxean egin diote omenaldia Nagore Laffage Casasolari, Irungo Udalak eta Emakumeen Etxeak antolatuta. Izan ere, gaurko egunez orain 16 urte, Jose Diego Yllanesek irundar gaztea hil zuen sanferminetan.

Gaurko ekitaldira Casasola beraz gain, Cristina Laborda alkatea ere bertaratu da. Alkatearen esanetan, Casasolak “egunero eta hamasei urtez” erakatsi du “amorrua eta pena sendotasunean, borrokan, eta memorian bilakatzen”. Hiriko emakume guztientzat “eredu” dela adierazi du.

Irungo Emakumeen Etxea elkarteak “Nagoreren oroitzapena bihotzean” daukatela adierazi du. Ahalduntze Eskolako Kantu Tailerrak Canción Sin Miedo abestutu du ondoren, eta, jarraian, Marina Eskizabelek egin du dantza. Ekitaldia ez da bukatu, baina, hitza Casasolarena izan arte.

Gogoratu du Espainiako Auzitegiak uko egin diola Yllanesen aztarna digitala ezabatzeari ahaztua izateko eskubidearen gainetik informazio eskubidea dagoela ebatzita. “Aurrera egin da justizian. Yllanesek ahaztua izateko eskubidea eskatu zuen, baina Espainiako Auzitegiak ez dio eman” zehaztu du. Epaitegiek eskubidea eman izan bazioten, ezingo zela Laffagetaz “inon ere ez hitz egin” deitoratu du: “Ez eskoletan, ez gaur bezalako ekitaldietan ez eta udaletxean ezta elkarteetan ere”.

Urrats txikia dela izandakoa uste du Casasolak, baina jendeak kalera irteten segitzen duen bitartean, “borrokan segitzen” duen bitartean, “ongizatea” lortzen dela azaldu du.

Indarkeria matxistaren biktimak oraindik badaudela salatu du Casasolak, eta hilketa hauek egin bitartean, beste amei berak jasotako “kariñoa” emateko eskakizuna egin du. “Ez da berdina bakarrik egotea, edota nik jasotzen dudan maitasuna jasotzea. Besarkadek balio dute, badakigulako justizia ez daukagula”. Azkenik, eskerrak eman ditu “akonpainatzeagatik”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting