Lopetegi bertsolari irundarraren iturritik bertsotan ibiliko da Irunabar larunbat honetan |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteartea, 2016(e)ko urria(r)en 18-(e)an 09:28etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 18 de Octubre de 2016.
Lopetegi bertsolari irundarraren iturritik bertsotan ibiliko da Irunabar larunbat honetan
18 octubre 201600:16
Txingudiko Bertso Eskolako bertso-tailerrak Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren izena eta obra zabaltzen sekulako lana burutu zuen joan den ikasturtean. Hi-tzaldia antolatu eta Wikipediako bertsolari honen sarrera osatzeaz gain, 'Lopetegik, kalerik-kale' ekimena burutu eta beste hainbat ere martxan jarri zituzten, nahiz eta hauen fruitua gerora ikusiko den.
Oraingoan, aurreko ikasturtean burutu ezin izan zuten Lopetegiren bertsogintzan oinarritutako emanaldi musikatua edo kantaldia prestatu dute ikastaro berriari ekiteko. Jende ugarik hartuko du parte jaialdian. Bertso-eskolako hainbat kidek, Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleek, Udal kontserbatorioko irakasle eta ikasleek, eskualdeko hainbat abeslari, lagun eta musikarik, eta, antolatzaileei poz berezia eman dien parte-hartzea: Eloi eta Igauri Lopetegi, Joxe Mari zenaren iloba eta hereniloba. Horrez gainera, Joxan Elosegi jaialdiko bertso-sorta guztien testuingurua zehazteaz arduratuko da, entzuleak ahalik eta etekin handiena atera dakien Lopetegiren bertsoei.
'Joxe Mari Lopetegiren iturritik bertsotan' jaialdia larubatean egingo da, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera, Irungo Udal Kontserbatorioan eta dohainik.
|