Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
'Artxipielagoa' Ikuskizuna asteburuan helduko da Irunera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 10:53etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 21 de Marzo de 2018.

 

 

‘ARTXIPIELAGOA’ IKUSKIZUNA ASTEBURUAN HELDUKO DA IRUNERA

‘Artxipielagoa’ emanaldia, Oñatiko Santa Ana antzokian. Argazkia: goiena.eus

Datorren igandean (hilak 25) ‘Artxipielagoa’ ikuskizuna eskainiko dute Irungo Amaia Kultur Zentroan. 19:00etan emango diote hasiera emanaldiari, eta dagoeneko sarrerak salgai daude 7,55 euroan.

Kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak eskaintzen ditu ikuskizunak eta herri kantak eta familian edo lagun artean kantatzeko tradizioa berreskuratzeko helburuarekin sortu dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez biolontxelo eta akordeoi jolea, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista izango dira parte hartzaileak.

Ondorengoak dira bost artistek eskainiko dituzten abestiak: Itsasoaren emazteak, Herrimin, Ara ara nun diran, Adio Euscal Erriari, Iru damacho, Idiarena, Loa loa, Oñazez, Ala baita, Aldapeko, Aurtxoa seaskan, Ume eder bat, Adiorik ez, Dantza nazazu, Nere herriko neskatxa maite, Lau teilatu, Ilargia, Txortia txori eta Xalbadorren heriotza

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting