Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
30 arrazako 200dik gora katu bilduko ditu asteburuan Ficobako Katuen Nazioarteko Erakusketak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 10:11etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 5 de Abril de 2018.

30 arrazako 200dik gora katu bilduko ditu asteburuan Ficobako Katuen Nazioarteko Erakusketak

Katu arraza guztiak ezagutaraztea dute antolatzaileek helburu/Lusa
Katu arraza guztiak ezagutaraztea dute antolatzaileek helburu / LUSA

FICOBATIK JAKINARAZI DUTENEZ, INSKRIBATUTAKO KATU GEHIENAK FRANTSESAK DIRA, BAINA GIPUZKOA EDO BIZKAIKOAK ERE IZANGO DIRA. AURTEN, BERRITASUN GISA, MAINE COON ARRAZAKO KLUB FRANTSES BATEK PARTE HARTUKO DU

DVJueves, 5 abril 2018, 11:09
Katuen Nazioarteko Erakusketaren 13. edizioa izango da larunbatean eta igandean, apirilaren 7an eta 8an, Irungo Ficoba erakustazokan, eta 30 bat arrazako 200dik gora katu ikusteko aukera emango du. Arrazetako batzuk ez dira oso ezagunak eta Nazioarteko Txapelduna, Europako Txapelduna edo Europako Txapeldun Handia izateko lehiatuko dira. Ficobatik jakinarazi dutenez, inskribatutako katu gehienak frantsesak dira, baina Gipuzkoako, Bizkaiko, Asturiaseko eta Kataluniako parte hartzaileak ere izango dira. Katuen erakusketara datozen epaileak nazioartekoak dira, eta Frantziako, Belgikako, Holandako, Espainiako eta Kanadako ordezkariak izango dira.
Aurten, berritasun gisa, Maine Coon arrazako klub frantses batek parte hartuko du. Maine Coon AEBetako katua da, eta haietaz esaten da etxeko katuen arteko erraldoiak direla. Lodi egon gabe, arrazo horretako katuak 14 kilo pisatu ahal ditu eta, eta, itxura ikaragarria eduki arren, bere izaerak konfiantza eta sosegu sentsazio lasaigarria transmititzen du. 65 Maine Coon alek parte hartuko dute arraza horri eskainitako ekimen berezi batean.


Egun bakoitzean epaileek katuak aztertu eta sailkatuko dituzte, arraza eta kolore bakoitzeko alerik onenak hautatzeko. Arratsaldean, kategoria bakoitzean aukeratutako katuak lehiatuko dira onena aukeratzeko, eta igandean, Nazioarteko XIII. Katu Erakusketan parte hartu duten guztien artean aukeratuko da alerik onena.
Ampos Star klub frantsesak antolatu du erakusketa. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta katuaren mundua sustatzea eta publikoari arraza guztiak ezagutaraztea du helburutzat.
Erakusketa 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita larunbatean zein igandean. Sarreraren prezioa lau euro da helduentzat eta doan 12 urtetik beherakoentzat. Nazioarteko Katu Erakusketara doazenek doako aparkalekua izango dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting