Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskaraldia du lehen erronka Aitzondo Euskara Taldeak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2018(e)ko apirila(r)en 07-(e)an 21:15etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 7 de Abril de 2018.

Euskaraldia du lehen erronka Aitzondo Euskara Taldeak

Erabilera bultzatu nahi duen ekimena azaltzeko, bilera deitu dute Irunen datorren larunbatean
XABIER SAGARZAZU - Sábado, 7 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h
votos |¡comenta!
Aitzondo Irungo Euskara Taldeko kideak, atzo San Juan plazan egindako agerraldian.
IRUN- Irunen ere, Euskal Herriko txoko guztietan bezala, datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskaraldia martxan izango da, hizkuntzaren erabilerari bultzada emateko asmoz. Ekimen hau dinamizatzea eta martxan jar-tzea izango du lehenengo erronka eta epe laburrerako helburu nagusi, datozen hilabete guzti hauetan, atzo bere aurkezpena egin zuen Ai-tzondo Irungo Euskara Taldeak.
Elkarte berri honen atzetik “euskarak Irunen bizi duen egoerarekin kezkatuta eta egoerari hori iraultzeko herritarren aktibazio falta ikusita, honelako ekimena martxan jartzeko lehenengo bilera duela bi urte egin zuen gazte talde bat” dagoela esan zuten atzo Aitzondoko kide diren Maite López de Arbinak, Mikel Garcíak, Beñat Muguruzak, Nestor Leundak eta Xabier Murgainak, San Juan plazan egindako aurkezpen agerraldian.
Hartan ez zen elkartea sortzeko pausoa eman, baina “aurreko azaroan, Euskaraldia ortzemugan zela”, berriro ekin zioten proiektu hau marxan jartzeko bilerei eta “honela sortu da Aitzondo, euskararen egoerarekiko kezkak batzen dituen talde anitz gisa”, azaldu zuen Mikel Garcíak.
Azaro-abenduko hitzordua eta erronka beteta, beste lanetan hasiko da gazte talde batek bultzatu duen elkarte berri hau
HELBURU NAGUSIAKElkartearen helburu nagusiak “Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta kontzientzia zabaltzea, Irungo euskaldunak aktibatu eta ahaldun-tzea, euskaldunen hizkuntza-eskubideen urraketak salatzea” eta euskaraz bizi nahi dutenei “hori hala egiteko aukera bermatzen zaiela ziurtatzea eta Irunen hizkuntza-politika egokia ezartzen dela beha-tzea” dira, baina “guzti horietako abiapuntu gisa Euskaraldia Irunen ekimen aproposa eta eraginkorra” dela uste dute.
Horregatik, “hizkuntza-ohiturak aldatzeko hamaika egunetako ariketa soziala izango den Euskaraldia prestatzen, ahal duten guztietan euskaraz aritzeko prest izango diren ahobiziak eta euskaraz en-tzutera engaiatuko diren belarriprestakelkartzeko eta dinamiza-tzeko”, lanean ari da dagoeneko Ai-tzondo, “Euskaraldian izena emana duen Irungo Udalarekin eta ekimenera atxikitu diren Betti Gotti Euskara Kultur Taldearekin, Antxeta Irratiarekin eta beste zenbait eragilerekin batera”, azaldu zuen Maite López de Arbinak.
“Irun hiri handia da, jende askori helarazi behar zaio Euskaraldia zer den eta parte hartzera animatu eta horregatik, Aitzondoren hasierako erronka eta lan nagusia izango da beste eragile guztiekin batera, abendura bitarte, ekimen hau prestatu, martxan jarri eta ahalik eta arrakastatsuen izan dadin lortzea”, esan zuten Mikel Garcíak eta Maite López de Arbinak.
Honela, datorren larunbatean, apirilaren 14an, Palmera-Montero Guneko 2. gelan, eguerdiko 12.00etan, Euskaraldiaren aurkezpen-bilera antolatuko da, “Irungo hiritar eta elkarte guztientzat”.
Aitzondo Irungo Euskara Taldeak dei egin zuen atzo “bilera honetan parte hartzera eta norbaitek galdera edo proposamenak baditu, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera helaraztera”.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting