Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irunen euskaraz bizitzeko aukerak sustatzeko sortu da Aitzondo taldea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Igandea, 2018(e)ko apirila(r)en 08-(e)an 11:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el domingo día 8 de Abril de 2018.

Irunen euskaraz bizitzeko aukerak sustatzeko sortu da Aitzondo taldea

Néstor Leunda, Xabier Burgaña, Mikel García, Maite López de Arbina eta Beñat Muguruza, ekimenaren aurkezpenean. /  F. DE LA HERA
Néstor Leunda, Xabier Burgaña, Mikel García, Maite López de Arbina eta Beñat Muguruza, ekimenaren aurkezpenean. / F. DE LA HERA

ELKARTE BERRI HONEN LEHENENGO HELBURUA AZAROAN OSPATUKO DEN EUSKARALDIAREN ANTOLAKUNTZA DA

JOANA OCHOTECO IRUN.Domingo, 8 abril 2018, 00:38
Irunek euskararen alde lan egiteko aliatu berri bat du. Aitzondo Irungo Euskara Taldea sortu du hiritar gazte talde batek: Mikel García, Maite López de Arbina, Beñat Muguruza, Néstor Leunda eta Xabier Burgaña elkarteko kideek martxan jarri duten ekimena eta honek emango dituen lehenengo urratsak aurkeztu zituzten.
«Irunen euskarak bizi duen egoera kaxkarrak kezkatuta, eta egoera hori iraultzeko herritarrek aktibazio falta ikusita, euskararen alde lan egingo zuen eragile indartsu baten beharra antzeman genuen Irungo zenbait euskaltzalek», azaldu zuen Mikel Garcíak. «Duela bi urte eta erdi elkartu ginen lehenengo aldiz hamar-hamabi lagun, baina ez genuen urrats handirik ematea lortu. Pasa den azaroan, berriz ekin genion euskara taldea sortzeko proiektuari, eta lortu dugu azkenean forma ematea. Aitzondo Irungo Euskara Taldea izeneko elkartea da horren emaitza».


Talde «anitz» honen helburuak zehaztu zituzten Aitzondoko kideek: «Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta kontzientzia zabaltzea; Irungo euskaldunak aktibatu eta ahalduntzea; euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketak salatzea eta euskaraz bizi nahi dugunoi euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatzen zaigula ziurtatzea, tartean, dauden legeak betearaziz eta Irunen hizkuntza-politika egokia ezartzen dela behatuz».
Helburu horiek betetzeko abiapuntu gisa, Aitzondok Euskaraldiaren antolakuntzan lan egingo du: ekimen hau datorren azaroan Euskal Herri mailan ospatuko den ariketa soziala da. «Erakunde publikoak eta euskararen aldeko herri-mugimendua elkarlanean ari dira ekimena bultzatzen», azaldu zuen Maite López de Arbinak. Azaroaren 23tik abenduaren 3a arte, «hamaika egunez, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartuko dugu herritarrok».
Parte hartzeko bi modu izango dira: alde batetik, «'ahobiziak' egongo dira, ahal duten guztietan euskaraz egiteko prest egongo direnak». Bestetik, «'belarriprest' izenekoak egongo dira, euskaraz egiteko konpromisoa hartu gabe, euskaraz entzutera engaiatuko direnak, solaskidea euskaraz egitera animatuz». Txapa bana jantzita identifikatuko dute elkar herritarrek. Euskaraldiaren bidez, «euskaraz biziko gara hamaika egunez, aurrerantzean ere hala segi dezakegula erakusteko».

Bilera irekia hilaren 14an

Asteak daramatza Aitzondo taldeak Euskaraldia nola prestatu hausnartzen. Proposamenari herriko euskalgintzako zenbait eragile atxiki dira: Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea, Irunabar Bertsoaren Bilgunea eta Antxeta Irratia, adibidez. Aitzondo elkartea Udaleko Euskara Arloarekin harremanetan jarri da ere, eta honek «parte hartzeko izena eman du».
Orain, «irundar guztiei luzatu nahi diegu gonbita Euskaraldia prestatzen hasteko bilera irekirako». Hitzordua hilaren 14an izango da, datorren larunbatean, 12:00etan Palmera Montero Gunean. «Aurkezpen bilera honetara gonbidatu nahi ditugu Irungo euskaltzaleak, euskaraldian modu batera edo bestera parte hartuko luketenak, edo Euskaraldia zer den jakin nahi duen edonor», animatu zuten Aitzondo taldeko kideek.
«Bilerara begira inork galdera edo proposamenik badu», elkartearekin harremanetan jarri daiteke Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoaren bidez. Aitzondo taldeak Facebook eta Twitter sare sozialetan profilak baditu ere.
Euskaraldiaren antolaketa izango da taldearen abiapuntua «Irunen euskaldunak ahalduntzeko eta aurrerantzean ere euskararen alde lanean segitzeko, Irunen euskaldunok ikusgarriago egiteko, eta euskaldun eta euskaltzaleon arteko harremanak saretzeko».
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting