Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Prostituzioaren inguruko eztabaida ostegunean , Kabigorrin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 09:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

PROSTITUZIOAREN INGURUKO EZTABAIDA, OSTEGUNEAN, KABIGORRIN

Kabigorrin izango da eztabaida, 19:30ean.
Datorren ostegunerako (hilak 19), Irungo Kabigorri Ateneoak DokuForum-a antolatu du. 19:30ean emango diote hasiera. Antolatzaileek adierazi dutenez, eztabaidaren helburua “gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertzea” izango da.
Prostituzioaren inguruko eztabaida antolatu dute, eta mundu horretan dauden jarrera ezberdinak aztertuko dituzte. Horretarako, ‘Puteros’ dokumentala proiektatuko dute, ‘zergatik gastatzen dute dirua horretan?’, ‘zer pentsatzen dute?’ edota ‘nola bizitzen diren?’ galderei erantzuna bilatzeko. Proiekzioaren ostean, prostituzioan aritzen diren pertsonekin lan egiten duen Arratsa Elkartearen ordezkari batek zer nolako arazoekin topatzen diren kontatuko du. Herritar guztien artean luzatu dute bertaratzeko deialdia.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting