Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskaraldian 2.197 irundar parte hartzen ari dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Igandea, 2020(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 19:34etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 28 de Noviembre de 2020.

Euskaraldian 2.197 irundar parte hartzen ari dira

HORIETATIK, 1.679 LAGUNEK AHOBIZI ROLA HARTU DUTE; ETA GAINONTZEKO 500AK, ALDIZ, BELARRIPREST ROLA

– J.G. 28.11.2020 | 23:48

IRUN – Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala proposatu du Euskaraldiak, bigarrenez eta aurtengoan ekimenak 2.197 parte-hartzaile ditu Irunen. Lehen edizioan bezalaxe, norbanakoen hizkuntza-ohiturak astintzea du helburu bigarren Euskaraldiak ere. Norbanakoek azaroaren 24ra arte izan dute aukera ahobizi edo belarriprest rolaren artean hautatzeko, eta Irunen gehiengoek ahobizi izatea erabaki dute. Zehazki, hiri bidasotarrean 1.679 irundarrek euskara uler-tzen dutenei uneoro euskaraz egiteko hautua egin dute, partaideen %77ak. Bestalde, beste 500 lagunek belarriprest rola hartu dute, hau da, euskara dakienak haiei euskaraz egitea nahi dute uneoro. Gainera, Irungo 93 entitatek eman dute izena, eta ia 400 arigune sortu dituzte, barne-ariguneak (taldearen barnean) nahiz kanpo-ariguneak (herritarrekin harremanean).

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting