Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
«Egungo egoerara egokitutako» Gabonak izango dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2020(e)ko abendua(r)en 08-(e)an 11:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 7 de Diciembre de 2020.

«Egungo egoerara egokitutako» Gabonak izango dira

San Tomas eguneko azoka edo hilaren 24ko gabon kanten jaialdia bertan behera geratu dira, eta Olentzero zein Errege Magoen etorrerak moldatu behar izan dituzte.

Olentzerok eskutitzak jasoko ditu.

Irungo Udala jada aurtengo Gabon kanpainari begira jarri da. Egitaraua erabat ezohikoa izango dela aurreratu du Junkal Eizagirre ordezkariak; ohiko ekitaldi batzuk bertan behera geratu dira eta beste batzuk egokitu beharko dituzte, «egungo egoerara egokituko dira, osasun agintariek unean-unean ezartzen dituzten neurri eta murrizketak hartuta betiere». Zure Eguberriak Irunen daude lelopean hasiko dute aurtengo kanpaina berezia.

«Badakigu aurtengo Eguberriak ez direla izango nolanahikoak. Jai hauetan klasikoak diren ekitaldi batzuk ezingo dira orain arte bezala egin, baina egitaraua segurtasun neurriak ahal bezainbat bermatzeko moduan egokitzeko lanean ari gara, pandemiak gogorkien jotako gure jarduera sektoreak kontuan izanik betiere, haiek izango baitira Eguberrietako kanpainaren protagonista», esan du Eizagirrek.

Eguberri hauetan egingo ez diren jardueren artean Urdanibia plazako San Tomas eguneko azoka klasikoa edo hilaren 24ko San Juan plazan egiten den gabon kanten jaialdia aurki daitezke.

Bestalde, Olentzeroren Etorrera eta Errege Magoen desfileak ere zenbait aldaketa jasango dituela aurreratu dute udaletik. Ezingo dira orain arte bezala egin, beraz, ordezko ekitaldi estatikoak egiteko apustua egingo du udalak, «segurtasun neurriak betetzea bermatzeko». «“Helburua da hiriko txikienak ez daitezen gelditu Olentzero eta Errege Magoak ikusi gabe, eta, horretarako, ahal dugun guztia egingo dugu, urtero bezala Irunen egon daitezen. Beharrezkoa bada, hirira lehenago etortzeko ere eskatuko diegu, denbora gehiago izan dezagun elkar ikusteko», erantsi du Eizagirrek. Ekitaldi estatiko bana antolatuko dute, eta bertaratzeko gonbidapenak eskuratu beharko dira. Olentzero eta Mari Domingi Amaia KZn izango dira (Betti Gotti elkarteari esker); Errege Magoek aldiz, Ficoba erakustazoka bisitatuko dute euren karrozekin. Azoka formatua emango diote ekitaldi horri.

Eskutitzak banatzeko ohiko ekitaldia ere egokitzea pentsatu du udalak. Hala, hilaren 18an postontzi apainduak jarriko dituzte hirian barrena; Olentzerorentzat direnak hilaren 24ra bitartean bota ahalko dira, eta Errege Magoentzat direnak, hilaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean. Zehazki, Zabaltza plazako Eguberrietako azokan, Skola Musik-en lokalean eta Amaia KZko erakustaretoan egongo dira postuak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting