Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Ia 2.200 irundarrek parte hartu dute aurtengo Euskaraldiaren edizioan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko abendua(r)en 11-(e)an 13:32etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 11 de Diciembre de 2020.

Ia 2.200 irundarrek parte hartu dute aurtengo Euskaraldiaren edizioan

Horietatik, %77a ahobizi izan da eta 1.402 emakumek eman dute izena, parte hartzaile guztien %64a suposatuz

M. A. I.IRUN.Viernes, 11 diciembre 2020, 00:25

Pasa den abenduaren 4an amaitu zen ofizialki Euskaraldia ariketa soziala, eta orain, balorazio bat egin du Irungo antolakuntzak. Lehen edizioan bezala, norbanakoen hizkuntza-ohiturak astintzea izan du helburu bigarren Euskaraldiak ere. Euskal Herri osoan zehar burutu da eta, denera, 180.000 norbanakoek eman dute izena ahobizi eta belarriprest moduan, eta horietatik 2.198 lagunek parte hartu dute Irunen.

Irundarren %77ak ahobizi rola hartu du (1.698 lagun); gainontzeko %23a, aldiz, belarriprest izan da (500 lagun). Generoari erreparatuz, %64a emakumeak izan dira (1.402 lagun), %35a gizonak (770 lagun) eta ez-bitarrak, aldiz, %1a (26 lagun).

Adinari dagokionez, 30-44 urtekoek hartu dute parte, gehienbat, parte-hartzaileen %38 izanik (833 lagun). Segidan daude 45 eta 60 urte artekoak (%32, 710 lagun); 16-29 urte bitartekoak ondoren (%19, 405 lagun); eta 60 urtetik gorakoak izan dira parte-hartzaileen %10 (229 lagun). %1ak ez du jaiotza-urterik zehaztu.

Euskaradiaren egitarauan bederatzi jarduera burutu ziren azaroaren 20tik abenduaren 5era bitarteanAurtengo Euskaraldian parte hartu duen %30ak ez zuen 2018ko edizioan izena eman, ia 700 lagunek

Aurtengo edizioan, Irungo parte-hartzaileen 10etik 3k adierazi du 2018ko Euskaraldian ez zuela parte hartu (%30a, 697 lagun), hortaz, «ahobizi eta belarriprest berriak erakartzeko gaitasuna izan da», adierazi du antolakuntzak.

Aurtengo edizioan, norbanakoak ez ezik, taldean ere egon dira ariketa egiten, horretarako sortutako ariguneetan. Irunen 93 entitatek eman dute izena, eta ia 400 arigune sortu dituzte, barne-ariguneak (taldearen barnean), nahiz kanpo-ariguneak (herritarrekin harremanean).

«Euskarak 365 egun ditu»

Irundarrek ariketa soziala taldean zein bakarka egitera animatzeaz gain, egitarau berezia ere antolatu du Irungo Udalak, Euskaraldia Batzordearekin elkarlanean. Denetara, azaroaren 20tik abenduaren 5era bitartean bederatzi jarduera egin dira. «Egitaraua Covid-19ak eragindako baldintzetara egokitu behar izan badugu ere, irundarren erantzuna ederra izan da», azaldu du Monica Martinezek, Euskarako ordezkariak (hemendik aurrera Miren Echeveste Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako kideak arloko postua hartuko du).

Eskerrak emateko ere aprobetxatu du Martinezek: «Irungo Euskaraldiaren antolaketan aritu direnei, ekitaldietara bertaratu direnei, ariketa sozialean parte hartu duten ahobizi eta belarriprestei eta entitateei eskerrak eman nahi dizkiet Irungo Udalaren izenean». Azaleratu egin du «gaurtik aurrera ere, gehiago, gehiagorekin, gehiagotan» herriak jarraituko duela «inertziak apurtzen; egunean 24 orduz, astean 7 egunez. Euskarak 365 egun ditu-eta».

Irundarrek, aldiz, gaur izango dute aukera balorazio partekatua egiteko. Horretarako, aurtengo laugarren eta azken Euskaraldia Batzordea egingo da, arratsaldeko 18:00etan Palmera Montero Gunearen 2. aretoan. Antolakuntzak azaldu du Covid-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak betetze aldera, joan nahi duenak izena eman beharko du Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting