Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Familia Ola programak bi jarduera izango ditu hilabete honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2021(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 20:17etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco, el jueves día 4 de Febrero de 2021.

Familia Ola programak bi jarduera izango ditu hilabete honetan

Mozorro eta inauterien tailerra eta naturarekin jolasean izango dira familiek burutuko dituzten ekintzak, gaur egungo egoerari egokituak

Irudian, Maite Franco kontu kontalaria. / ARIZMENDI
Irudian, Maite Franco kontu kontalaria. / ARIZMENDI
M.A.I. irun Jueves, 4 febrero 2021, 07:53

. Irungo Udaleko Euskara Arloak ezagutarazi ditu otsailean zehar Familia Ola programan burutuko diren jarduerak. Ezarritako neurriak kontuan hartuko dira hauek burutzeko; horrela, maskara erabili beharko da nahitaez, tenperatura neurtuko zaie parte hartzaileei eta taldeak murriztuak izango dira beti.

2009an Euskara arloak 'Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres!' proiektua abiarazi zuen, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu zen, 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta. Bertan, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatzen dira: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar antolatu izan dira aurreko ikasturteetan.

Horrela, otsailerako bi jarduera proposatu ditu Euskara Arloak aste hauetarako: Mozorroen eta inauterien tailerra hilaren 9an eta 11n, 17.30etik 19.00etara, eta Naturarekin jolasean! ekintza, otsailaren 23an eta 25ean burutuko dena. Albaola Itsas Kultur Faktoriara ibilaldi bat egin behar zen, baina bertan behera geratuko da.

Urtxintxa Elkartea

Miren Echeveste Euskara ordez-kariaren esanetan, «aurten mar-txan jarri ditugun beste ekimen batzuekin egin behar izan dugun bezala, programaren barruko jardueren antolakuntza Covid-19aren pandemiak eragindako egoerara egokitu dugu. Edonola ere, ezarritako neurriak beteta betiere, Familia Ola programaren helburuari eusten saiatuko gara; hau da, euskara ikasgelaz harago erabiltzea bultzatzen». Honi gehituz, «euskara eskolatik eta antzeko leku klasiko eta formaletatik kanpo erabiltzea normalizatzen jarraitu nahi dugu, eta beste leku batzuetara eraman, Euskaraldiaren barruan egin zen bezala», adierazi zuen.

Urtxintxa Elkarteak dinamizatuko du programa. Iragarri duten moduan, materiala beraiek jarriko dute, baina behin unitate bat ematerakoan haurrek ez dute besteekin konpartituko. Udal webgunean eta 943 50 52 72 telefonoan kontsultatu daiteke informazio guztia.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting