Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Arkeolan Fundazioak historia margotzeko liburua kaleratu berri du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2021(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 22:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 29 de Abril de 2021.

Arkeolan Fundazioak historia margotzeko liburua kaleratu berri du

Goenaga eta Alonso Pikabea liburuaren aurkezpenean./
Goenaga eta Alonso Pikabea liburuaren aurkezpenean.
M.A.I. irun. Jueves, 29 abril 2021, 00:08

'Margotu Historia' eta 'Colorea la Historia' neska-mutilentzat Arkeolan Fundazioak kaleratu duen liburua aurkeztu da berriki Oiasso Museoan, Liburuaren Egunarekin lotuta.

Aitziber Alonso Pikabearen ilustrazioen bidez historian zehar bidaiatzea proposatzen du liburuak. 15 garai historiko ezberdin aurkezten dira modu erakargarri batean, historiako pertsonaia ugari koloreztatzeko aukera ere emanez. Horregatik, argitalpen honen bitartez gazteenek historia beste era batean ikusi, ezagutu eta bereganatzeko aukera erraza eta atsegina izan dezakete.

Aitziber Alonso Pikabea eta Aizpea Goenaga izan dira liburuaren arduradunak. «Garrantzitsua da historia testuen eta irudien bidez osatu eta kontatzea», zioen Alonsok. «Oso gustura egindako lana izan da. Honelako argitalpenei esker ditugun zenbait aurre idei aldatu daitezke, makilajearen erabileraren ingurukoa esate baterako», garai ezberdinetan gizon nahiz emakumeek erabili izan duten apaingarria baita.

Goenagak liburua «neska-mutilentzat denboraren lerroan garai historiko ezberdinak kokatzen ikasteko oso lagungarria dela» komentatu du, garai bakoitzeko pertsonaiek orrialdez orrialde beren bizipenak kontatzeak «historia ulergarriagoa» egiten duelako.

Babidibu editorialak argitaratu du liburua, euskarazko bertsioan eta gaztelaniazkoan ere eta liburudenda orotan dago salgai, baita museoan ere.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting