Euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute maiatzaren 6an |
![]() |
![]() |
![]() |
Administrator-k idatzia |
Asteazkena, 2021(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 18:07etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 5 de Mayo de 2021.
Euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute maiatzaren 6anAmaia KZko Hitzaldi Aretoan 19:00tan. Sarrera doakoa da aforoa bete arte
Irungo Udalak eta Topaguneak Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute maiatzaren 6an, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan 19:00tan. Sarrera doakoa da aforoa bete arte. Hastapenetik, zirkuituak bi helburuok ditu: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz eta ikusleei hemen eta euskaraz sortutako lan hauez gozaraztea. Aurtengoa 70 minutuko emanaldia izango da. Laburmetraien aukeraketa egiteko orduan kontuan hartu diren irizpideak anitzak izan dira: lurraldetasuna, ikusentzunezkoaren disziplina, genero parekidetasuna, gaia, formatua…horrela zirkuito zirraragarria sortu da, emozioz betea eta nola ez, euskarazko zinemagintzaren isla dena. Aurtengo laburmetraiak eta horien zuzendariak ondoko hauek dira: Aterpean ateri Zuzendaria: Ruben Crespo
Irungo emanaldian, proiekzioa bukatu ondoren ikusleek aukera izango dute Ximun Fuchs eta Manex Fuchs zuzendariekin hitz egiteko. |