Kike Amonarrizek hitzaldi bat eskainiko du astelehenean CBA liburutegian |
Administrator-k idatzia |
Osteguna, 2022(e)ko otsaila(r)en 10-(e)an 22:34etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 10 de Febrero de 2022. Datorren astelehenean, hilak 14, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria den Kike Amonarrizek hitzaldi bat eskainiko du CBA liburutegian, 18.30etan. 'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimena Irunera iritsi zen azaroa, Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik. Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza-ohituretan eragitea da ekimenaren helburua, eta bide batez, Euskaraldiak ekarri dituen arau sozialetan sakontzea ere. Asteleheneko saioa honetan sakontzen jarraituko du, umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio honen bidez. Parte hartu nahi dutenek Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatziz edo 943 505 421 telefonora deituz eman dezakete izena, aforoa mugatua da eta.
|