Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irunek 'sortu, egin eta eragin euskaraz' lelopean ospatuko du Euskararen hilabetea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Igandea, 2022(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 22:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el domingo día 6 de Marzo de 2022.

Irunek 'sortu, egin eta eragin euskaraz' lelopean ospatuko du Euskararen hilabetea

Martxoaren 10etik 31ra, Euskara Arloak antzerki saioak eta mintzodromoak antolatuko ditu hiriko 7.000 ikaslerentzat

Euskararen hilabetearen Gazte Mintzodromoa Irungo Mendibil Merkataritza gunera itzuliko da aurten./F.DE LA HERA

M. A. I. IRUN. Igandea, 6 martxoa 2022, 00:22

Udaleko Euskara Arloak haurren eta gazteen motibazioan eragiteko eta euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko, Euskararen Hilabetea antolatu du martxoaren 10etik 31ra 'Sortu, egin eta eragin euskaraz!' lelopean.

Euskara Udal Ordezkaria den Miren Echevestek azaldu zuenez, ekimen honen bitartez «haur eta gazteak kitzikatu nahi ditugu euskararekiko haien motibazioan eraginez, antzezlanekin edo elkarrekin Mintzodromo batean daudenean emozionatu araziz»

  • Antzerkia

  • Butterfly Effect Martxoak 10, Lehen Hezkuntza, 3. eta 4. mailako ikasleentzatAstrolabium Teatroaren eskutik.

  • Safari Martxoak 16 eta 17, Haur Hezkuntzako ikasleentzat, La Baldufak ekoiztua.

  • Ameriketarako Bidaia Martxoak 30 eta 31, DBHko ikasleentzat. Tanttaka Teatroaren lana.

  • Mintzodromoak

  • Mendibil Merkataritza gunean Bi mintzodromo burutuko dira martxoaren 18 eta 24an, Mondragon Unibertsitateko HOX taldeak gidatuak, DBHko 3. mailakoentzat.

Euskararen Hilabetea, Irungo Euskara Sustatzeko Ekintza planaren barne dagoen programa da. Irungo ikastetxe eta institutuetako ikasleek hartzen dute parte, Haur Hezkuntzatik hasita DBHko 4. mailara arte, hau da, 3 urtetik 16 urte bitartekoek. Aurten 7.000 ikasle izango dira parte-hartzaileak.

Hiru antzerki ikuskizun egongo dira, horietako bik bina saiorekin. martxoaren 10ean, Astrolabium Teatroak 'Butterfly Effect' antzezlana taularatuko du, Irungo Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat. Lan honek emakumeek askatasunaren bidean eman izan dituzten pausoak errepasatzen ditu. Hilaren 16 eta 17an, Haur Hezkuntzako ikaslentzat 'Safari lana aurkeztuko du La Baldufak. Txikienei zuzendutako lan honetan, bazterkeria (bulling-a) da istorioaren mamia. Hilaren 30 eta 31n DBHko ikaslentzat Ameriketako Bidaia eskainiko du Tanttaka Teatroak. Bi nerabe euskaldunek Estatu Batuetan emango duten urtebete nahasi baten kontakizuna da.

Horrez gain Bigarren Hezkun tzako 3. mailako gazteek bi Min tzodromoetan parte hartzeko aukera izango dute, bata, hilaren 18an eta bestea 24an. Biak ala biek Mendibil Merkataritza Guneko kafetegi gunean izango dira eta Mondragon Unibertsitateko HOX taldeko kide gazteek gidatutak. Bertan, hainbat gaien inguruan beste institutuetako ikasleekin euskaraz hitz egiteko aukera izango dute parte hartuko dutenek. Irunero aldizakariaren bi ale berezi burutuko dira ere.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting