Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Musikak batutako bi belaunaldik Amaiako eszenatokian abestuko dute elkarrekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2022(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 22:30etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco, el jueves día 10 de Marzo de 2022.

Musikak batutako bi belaunaldik Amaiako eszenatokian abestuko dute elkarrekin

Oskarbi taldeak eta Irungo IGA Abesbatzak kontzertu bat eskainiko dute igande honetan

IGA abesbatzako eta Oskarbi Taldeko kideak , joan den aste bukeran Hondarribia burut zuten baterako entseguaren ondoren.

JOANA OCHOTECO Irun. Asteazkena, 9 martxoa 2022, 23:29

Irungo IGA Abesbatzak eta Oskarbi taldeak elkarrekin abestuko dute igande honetan Amaia Kultur Zentroko eszenatokian, 19:00etan ospatuko den kontzertuan. Gaztetasuna eta beteranotasuna batuko dira, beraz, taulan; Irungo gazteek duela bi urte eta erdi osatutako abesbatza, alde batetik, eta 1960ko hamarkadan bere ibilbidea hasi zuen talde ospetsua, bestetik.

Bi taldeek «pandemia aurretik ezagutu genuen elkar», azaltzen du IGAko zuzendaria den Eneko Amundarainek. Garai hartan, abesbatzaren kideek Ametsa Gazte bezala abesten zuten eta, IGA sortu zutenean, Oskarbirekin elkarlanean hasi ziren baterako emanaldi bat prestatzeko. «Baina pandemiak harrapatu gintuen». Derrigorrezko etenaldiaren ondoren proiektuari berriro ekin zioten eta, horrela, «iritsi da igande honetako kontzertua».

  • Noiz eta non. Igande honetan ospatuko da, Amaia Kultur Zentroko areto nagusian, 19.00etatik aurrera.

  • Sarrerak 5 euroko prezioa dute eta ohiko salmenta puntuetan eskuratu daitezke, Luis Marianoko Turismo Bulegoan, www.irun.org/sarrerak web gunearen bidez edo, eserleku librerik badago, kontzertua hasi baino lehen Amaiako lehiatilan.

«Polita da bi aldeko adin talde bat elkarrekin abestea», azpimarratzen du Amundarainek. Oskarbiko Jose Luis Trekuk baieztatzen duenez, «oso gustora ibili gara entsaiatzen. Gazteek kantak oso politak zirela esaten ziguten eta horrek ilusioa ematen digu». Belaunaldiarteko kontzertu honekin, Oskarbi taldeak «esperientzi berri bat» gehitzen dio bere ibilbide zabalari.

Kontzertuak hiru zati izango ditu: lehenengoan, IGAko kideak ibiliko dira kantuan, «hogei minutu inguruko errepertorioa» eskainiz. Ondoren, Oskarbiren txanda izango da. Udazkenean argitaratu zuten beraien hamabigarren diskako abestiak interpretatuko dituzte: Jose Luis Trekuk azaltzen duenez, «diska hori zabaltzen ari gara» eta, Irunen ere, taldearen kantu berriak entzuteko aukera izango da. Zehazki, «azken diskako sei pieza eskainiko ditugu».

Hirugarren atalean, elkarrekin izango dira abesbatza eta taldea, Oskarbiren lau obra eskaintzeko. «Hauetako bat estreinaldia izango da», aurreratzen du Eneko Amundarainek. Kontzertuko az-ken atal hau prestatzeko IGA eta Oskarbi joan den aste bukaeran elkartu ziren Hondarribiko Elkano Aterpetxean. «Asteburu intentsiboa egin genuen», azaltzen du IGAko zuzendariak.

Abesbatza gazte eta gogotsua

IGA abesbatzan 22 lagunek abesten dute. Gazteenak 16 urte ditu eta helduenak, 31. Eneko Amundarainek azaltzen duenez, pandemia hasi zenetik «garai zailak izan dira» IGArentzat ere. Bi urte hauetan «kontzertu asko atzeratu dira eta beste batzuk bertan behera utzi ziren». Orain, pixkanaka, abesbatza aktibitatea berreskuratzen ari da: joan den ekainean «presentzialki entsaiatzen hasi ahal izan genuen, segurtasun neurri guztiekin: maskarak, aireztapena...». Gaur egun, «lokal propioa ez daukagunez», IGAk Náyade Abesbatzaren lokalean burutzen ditu entseguak: «asko eskertzen diegu lekua ustea guk entsaiatzeko».

Eta, «etenaldi luze xamarraren ondoren», kontzertuak ere berreskuratzen hasi dira. «Oso pozik gaude», azpimarratzen du zuzendariak.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting