Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irundar ukituez jositako estreinaldia eskainiko da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2022(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 22:34etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 10 de Marzo de 2022.

Irundar ukituez jositako estreinaldia eskainiko da

J. O. IRUN. Asteazkena, 9 martxoa 2022, 23:36

Hiriko abesbatz baten partaidetza izateaz gain, igandeko kontzertuak irundar ukitu handia izango du. IGAk eta Oskarbik elkarrekin eskainiko duten kontzertuaren hirugarren zati horretan, taldearen 'Soin berriko koplak' obra estreinakoz abestuko dute. Kantu honen hitzak Peio Otxoteko poeta irundarrak sinatzen ditu. Gainera, Jose Luis Trekuk azaltzen duenez, «beste irundar batek jarri dio musika» pieza honi, Oskarbiko kidea den Gontzal Iñarra, hain zuzen ere.

Hiriarekiko lotura ez da hemen amaitzen: beste irundar baten kolaborazioa izango du Oskarbik igandeko kontzertuan, Iñaki Etxepare musikariarena. Honek biolontxeloarekin lagunduko du eskainiko den programaren pieza batean. «Diska berriko abesti bat da eta, hau ere, zuzenean lehenengo aldiz abestuko dugu igandean», azaltzen du Jose Luis Trekuk.

Mende erdiko ibilbidea

Oskarbi talde gipuzkoarra 1966an sortu zen. Jazza, gospela eta doinu berritzaileak euskal tradizioarekin uztartzen dituen estiloa jorratzen du. Taldekide desberdinak izan ditu sorreratik eta hamabi diska argitaratu ditu.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting