Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo Euskararen Hilabetea abian da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2023(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 22:40etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 1 de Marzo de 2023.

Irungo Euskararen Hilabetea abian da

Ikastetxeetako haurrei zuzendutako programa da eta aurten hiru ekimen izango ditu

Udalak Euskaren Hilabetea antolatu du aurten ere, haur eta gaztetxoen motibazioan eragiteko xedearekin. Irungo Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren barne dagoen programa da, ikastetxeetako haurrei zuzendutakoa.

Hiru jarduerek osatzen dute aurtengo programa: batetik, datozen asteetan 4.000 ikasle baino gehiagok hainbat antzezlan ikusiko dituzte Amaia KZn.

 

Bestetik, ikasleen sorkuntza lanekin Irunero aldizkariaren bi zenbaki berezi plazaratu dira, eta horrez gain, Mintzodromo Gaztea ere egingo da Mendibil Merkataritza Zentroan. Azkenik, Udalak eta Heztenek Haurrak Parkean izeneko egitasmoa jarri dute martxan, kalean eta parkeetan euskararen erabilera sustatzeko. Horretarako, martxoaren 1etik 31ra, asteazken eta ostiraletan, Hezteneko jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Irungo parke eta plaza ezberdinetan saioak burutuko dira. Informazio osoa www.irun.org-en eskura daiteke.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting