Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Petti: "Irunen sorpresatxo bat izango dugu, Berako beste musikari handi bat egonen delako gurekin" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2023(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 23:32etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 2 de Marzo de 2023.

Petti: "Irunen sorpresatxo bat izango dugu, Berako beste musikari handi bat egonen delako gurekin"

Berako hainbat musikari, hala nola, Petti eta Joseba Irazoki igoko dira igande honetan Amaia KZ-ko oholtzara Mark Lanegan omentzera.

 

Igande honetan Mark Lanegani omenaldia egingo diote Amaia KZn, 19:00etan. Sarrerak erosteko aukera zabalik da eta lotura honen bidez egin daiteke. Kontzertuaren bultzatzaileetako bat den Pettirekin solastu du HITZAk.

Lehen aldiz Mark Lanegani omenaldia Bilboko Kafe Antzokian egin zenioten. Hala da?

Lehengo urtean egin genion, bai. Izar&Star zikloaren barruan egin genuen, Jerry Corralekin (zikloaren antolatzailea) batera antolatu genuen. Gu ere taldearekin ibili ginen, noski.

Nor igo zineten oholtzara?

Irunen egongo garen berdinak: Joseba Irazoki, Igor eta Iñigo Telletxea anaiak; Aurreratu dezaket Irunen sorpresatxo bat izango dugula, Berako beste musikari handi bat egonen delako gurekin kantu batzuk jotzen. Han bertan ikusiko duzue.

Bilboko proposamen berdinarekin taularatuko zarete?

Talde berdina izango da. Bestalde, kantu ezberdinak hautatu ditugu. Irunen bi kantu gehitu ditugu Lanegan eta Screaming Treesen kantu bana, alegia. Gero, Bilbon ere egin genituen bi kantu gureak eta esan daiteke aldatu egin dugula errepertorioa.

Ibilbide musikal oso luzea dauka Laneganek. Zeren arabera egin duzue hautaketa?

Nire gustuko kantuak hautatu ditut. Ez dut burua gehiegi jan horrekin. Mark Lanegan baino lehen Screaming Treesen jarraitzailea banaiz ni, eta zuzenean ikusi nituen Londresen. Nire gustuko kantuak dira finean.

Kontzertu nagusia aurretik, Juarez taldeak ere joko du. Zer ekarriko dute?

Disko berria atera dute eta aukera ona iruditu zitzaigun hasierako talde bezala haiek aritzea. Kristoren diskoa egin dute, eta asmoa izan da bertze talde bat ekartzea gu bakarka ez aritzeko. Talde on eta polita da Juarez, Iruñeko taldea.

Bloody Mary musika denda mitikoa antolakuntzan izan da. Ezin zuen falta?

Produkzio lanak berea izan dira, bai. Aspaldiko lagunak gara Juancarlos (Bloody Maryko langilea) eta biok eta horrela izan da. Irunen jotzen dugunean normalean berak antolatutakoetan izaten da. Ez da harritzekoa, beraz.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting