Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kontrabandoaz arituko dira Palmera Monteron PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2023(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 00:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 29 de Marzo de 2023.

Kontrabandoaz arituko dira Palmera Monteron

Irungo Hiritar Foroak antolatuta, Rosa Arburua Goienetxek 'Contrabando: Confesables e inconfesables' hitzaldia emango du datorren asteartean, 19:00etan, Palmera Monteron.

Palmera Montero guneko bigarren aretoan izango da hitzaldia.

 

Irungo Hiritar Foroak antolatuta, Rosa Arburua Goienetxek ‘Contrabando: Confesables e inconfesables’ izeneko hitzaldia emango du datorren asteartean, apirilak 4, 19:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan.

Irunen jaioa, Arburua doktorea da Pedagogian, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan. EHUko Historia irakaslea da, eta Berako Toki Ona institutuan ere ematen ditu eskolak. Historia ikertzailea ere bada, eta 2010ean Jose Antonio Loidi beka irabazi zuen.

Gauzatzen duen ikerketa lan horrek Beratik Bidasorako mugaren eragina aztertzera eraman du irundarra. Esaterako, kontrabandoaren zirrikituak aztertu ditu.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting