Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gaur argitaratuko dituzte Solas-Jolaseko behin betiko zerrendak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2023(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 23:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 31 de Marzo de 2023.

Gaur argitaratuko dituzte Solas-Jolaseko behin betiko zerrendak

Onartutako kideen artean zozketa egingo dute apirilaren 4ean. Horrela, hurrenkera jarraituta, parte hartzaileek libre geratzen diren plazak hautatuko dituzte.

 

Gaur, ostirala, Solas-Jolas udaleku irekietan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratuko ditu Irungo Udalak, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Prozeduraren hurrengo urratsari apirilaren 4ean, asteartean, ekingo diote: 12:00etan izena emateko hitzorduak zozketatuko dira, eta emaitzak egun bereko 15:00etan jakinaraziko dituzte. Ordutik aurrera, hurrenkerari jarraituta, onartutako kideek hutsik geratzen diren tokiak aukeratuko dituzte, apirilaren 17tik 28ra bitartean.

Urtero legez, Solas-Jolas udalekuak uztail eta abuztuan egiten dira. Ekintza ludikoen bidez euskararen erabilera sustatzea dute helburu. Gainera, ohiko jarduerez gain txango eta aisialdiko ekimen ugari antolatzen dituzte.

Behin betiko zerrendak Irungo Udalaren web atarian eskegiko dituzte, edo 943 505 152 telefonora hots eginda kontsultatu ahalko dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting