Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Jauzi txapelketak hartuko ditu Jaitzubiak ostiraletik igandera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2023(e)ko urria(r)en 18-(e)an 21:20etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 18 de Octubre de 2023.

Jauzi txapelketak hartuko ditu Jaitzubiak ostiraletik igandera

Jaitzubia Zaldiketa Eskolak Jauzi Lehiaketa Autonomikoa eta 2023ko Euskadiko Jauzi Txapelketa jasoko ditu hilaren 20tik 22ra. Orotara, 200 parte hartzaile izango dira, eta lehiaketak 09:00etan hasiko dira.

 

Jaitzubia Zaldiketa Eskolak Jauzi Lehiaketa Autonomikoa eta 2023ko Euskadiko Jauzi Txapelketa jasoko ditu ostiraletik igandera, hilaren 20tik 22ra. Bi txapelketak Irungo instalazioetan lehiatuko dira. Orotara, 200 zaldizkok hartuko dute parte Irunen, eta antolatzaileek aurreratu dute Espainia mailan “punta-puntan” dabiltzan profesionalak izango direla Jaitzubian. Lehiaketak 09:00etan hasiko dira hiru egunetan, eta partaideek altuera ezberdinetako jauziak egin beharko dituzte: 0,80 metrotik 1,30 metrora bitartekoak.

Euskadiko Hipika Federazioak antolatutako txapelketak 7.000 euroko sariak banatuko ditu eskudirutan, eta maila bakoitzeko lehen sailkatuek ere opariak jasoko dituztela nabarmendu dute. Jaitzubian Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetatik etorritako parte hartzaileak izango direla jakinarazi dute, baita Nafarroatik, Errioxatik eta Kantabriatik etorritakoak ere. Lehen lerroko zaldizko eta amazonez gain, hipikan nabarmentzen hasi diren promesak ere lehiatuko direla adierazi dute.

Parte hartzaileen etorrera errazteko, ibilgailuentzako aparkalekuak jarriko dituzte Txingudi Ikastolan, ikastetxearen aurreko zelaian eta Urdanibia jauregiaren inguruan.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting