Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gaueko argazkilaritza eta light painting-a ezagutzeko hitzaldia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko urtarrila(r)en 20-(e)an 20:26etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el sábado día 20 de Enero de 2024.

Gaueko argazkilaritza eta light painting-a ezagutzeko hitzaldia

Kabigorri Ateneoan izango da, hilaren 25ean. Dark Red Team-ek eskainiko du hitzaldia eta ondoren, erakustaldi txiki bat egingo dute.

Hilaren 25erako gaueko argazkilaritza eta light painging-ari buruzko hitzaldia antolatu dute. Dark Red Team-en eskutik, Kabigorri Ateneoan izango da solasaldia, 19:30ean.

Dark Red Team-ek mundu honetan egin duten ibilbideaz, nola hasi ziren, erabiltzen dituzten teknikez eta beste hainbat xehetasunez arituko dira. Ez da hitzei soilik loturiko saioa izango, esandakoa praktikan jarriko dute ere. Bertaratzen direnek teknika hori gauzatzeko oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko dute, baita argazki kamerak konfiguratzen ere.

Hitzaldiaren ondoren erakustaldi txiki bat egingo dute. Dark Red Team-ek “hain zaila ez dela” ikustarazi nahi du, “irudimen eta pazientzia pixka bat besterik ez da behar”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting