Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Santa Ageda bezperan kantari, Foro XXI-ekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 22:27etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 1 de Febrero de 2024.

Santa Ageda bezperan kantari, Foro XXI-ekin

Igande honetan Irungo kaleetan zehar arituko dira koplak abesten. Aurretik, bihar, entsegua egingo dute Irungo Batzokian.

Irungo santa ageda

Foro  Irun XXI-ek Santa Ageda eguna ospatuko du hilaren 4ean, igande honetan. Hala, Nabartenea Abesbatzak Irungo karrikak zeharkatuko ditu datorren igandean, otsailak 4, Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz. Kale Nagusian dagoen Batzokitik abiatuko dira, 19:30ean.

Ibilbidea honako hau izango da: Kale Nagusia, Zabaltza plaza, Luis Mariano parkea, Legia eta Foru karrikak, Kale Nagusia eta San Juan plaza.

Aurretik, baina, otsailaren 2an, bihar, Irungo Batzokian Nabartenea Abesbatzarekin parte hartu nahi duten guztientzat entsegu orokor eta irekia antolatu dute.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting