Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kontzertu pedagogikoen edizio berri bat hasi dute gaur PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 21:36etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 15 de Febrero de 2024.

Kontzertu pedagogikoen edizio berri bat hasi dute gaur

Lau hilabete iraungo dituen egitasmo honetara 4.000 ikasle pasako dira gutxi gorabehera. Denetariko musika generoak ezagutu dituzte.

Kontzertu pedagogikoen edizio berria hasi da gaur Irunen. Gaurkoan Korrikaren edizioetako hamar abesti entzuteko aukera izan dute ikasleek Skola Musiken eskutik. Bertan izan dira Eguzkitza BHI, Hirubide BHI, Toki Alai BHI, Txingudi BHI, Irungo La Salle HLHIP eta San Vicente de Paul HLHIP ikastetxeetako DBHko 2. mailako 462 ikasle.

Helburua ikasleen artean musikarekiko zaletasuna sustatzea dela adierazi du Kultura ordezkari Nuria Alzagak. “Haien jakin mina piztu nahi da, eta ezagutu dezatela mundu hori, izugarrizko ekarpena egiten baitie hezkuntza garapenari dagokionez”.

Lau hilabetetan zortzi kontzertu eskainiko dituzte eta 4.000 ikasle baino gehiago pasako dira, LHko eta DBHko maila guztietakoak. Musika estilo guztiak aztertuko dituzte, popa, folka, rocka edota jazza. Taldeak ere era guztietakoak izango dira: taldeak, abesbatzak, hirukoteak, talde sinfonikoak etab.

Ekimena Antigua Albada musika taldearen proposamenetik abiatu zen eta ikastetxeetako inplikazioari esker garatu. Batez ere, eskoletako musika irakasleen harreragatik.Hogeita seigarren edizioa da aurtengoa eta kontzertuen egitaraua honako lotura honetan kontsulta daiteke.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting