Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Sandra Piñeiro kirola eta elikadura nahasmenduez arituko da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 22:04etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 13 de Febrero de 2024.

Sandra Piñeiro kirola eta elikadura nahasmenduez arituko da

Anorexia pairatu zuen gaur egun Irunen bizi den arraunlariak eta 'Remando en la oscuridad' liburuan kontatu. Hitzaldia, ostegun honetan da, Palmera Monteron.

Sandra Piñeiro arraunean aritutakoa da maila profesionalean eta Jarduera Fisikoaren eta Kiriolaren Zientzietan graduatuta da. Egun, ez da kirolari profesionala, baina konpromiso sozial handikoa da Irunen bizi den galiziarra. Bide horretan, ostegun honetan (hilak 15), hitzaldi bat eskainiko du Palmera Montero gunean, 18:00etan, Aldundiak eta Txingudi Elkarte Feministak gonbidatuta.

Piñeirok anorexia izan zuen “errendimendu handiko kirola eta autoexijentziaren eraginagatik” eta bere esperientziatik abiatuta eskainiko du hitzaldia. 2021ean argitaratutako Remando en la oscuridad liburuan, goi-mailako kirolari gisa nahasmendu horren ondoren izandako sendatze-prozesua kontatu zuen.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting