Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bertso afaria, Euskal Jirarentzat dirua biltzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Bertso afaria, Euskal Jirarentzat dirua biltzeko

Foro Irun Hogeitabatek bertso afaria antolatu du Euskal Jiraren gastu ekonomikoei aurre egiteko. Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan.

Foro Irun Hogeitabat elkarteak Euskal Jirak dituen “arazo ekonomikoei” aurre egiteko bertso afari bat antolatu du martxoaren 9rako, 21:00etan. Bildutako diruaren erdia emango diote euskal festari, hain zuzen ere.

Narbartenea elkartean egingo dute (Karrika Nagusia, 11) eta bertan izango dira Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso bertsolariak. Afariaren prezioa 20 eurokoa da eta bertan ordaindu beharko da. Dena den, bertaratzeko nahia iragarri egin beharko da mezu elektroniko bat bidalita, martxoaren 7a baino lehen.

Menua honako hau izango da: Bakailoz betetako piperrak pikillo saltsan; masailak saltsan patata purearekin; postre gozoa; kafea eta txupitoa. Edateko, ardoa, sagardoa, freskagarriak, garagardoa eta ura.

Erromeria ibiltaria

Igande honetako erromeria ibiltarian ere parte hartuko du Foro Irun Hogeitabatek, “euskara eta euskal kultura hirian sustatzea” helburu dutelako. Era horretan, Nabartenea Abesbatzak erromeriarekin bat egingo du eta aurretik entseatu egingo dutela jakinarazi dute. Horretarako hitzordua bihar finkatu dute, Nabartenean bertan, 19:00etan.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting