Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
III. Iñigo Muguruza beka eska daiteke PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 22:05etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2024

III. Iñigo Muguruza beka eska daiteke

Euskal musika modernoaren inguruko ikerketa proiektuak sustatzeko beka da eta ekainaren 15era arte egin daiteke eskaera.

Iñigo Muguruza, 2018an.

Argitaratu dituzte Iñigo Muguruza bekaren hirugarren edizioaren oinarriak. Irungo Udalaren diru laguntza bat da eta euskal esparruko azken hamarkadetako musika modernoaren inguruko ikerketa sustatzea du helburu. Bi urtean behin banatzen da.

Bekaren izenarekin Iñigo Muguruza musikari, konpositore eta Irungo Udal Musika Eskolako irakasle gisa egin zuen “lan handia” nabarmendu nahi dutela azaldu du Nuria Alzaga Kultura ordezkariak.

Diru laguntza 9.000 eurokoa da eta hura jasotzen duen musikariak zortzi hilabetetan burutu beharko du ikerlana. Entregatu daitezkeen formatuak hainbat modukoak izan daitezke: proiektua bera, prozesua edota ekintzaren bat (dibulgazio materiala, lankidetza prozesua, partaidetza bidezkoa…).

Proposamenak ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Irungo Udalaren orrialdean, bertan topa daitezkeen material eta inprimaki guztiak beteta.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting