Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Cadiwoman txirigota feminista Irungo kaleetan barrena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 21:55etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 27 de Mayo de 2024.

Cadiwoman txirigota feminista Irungo kaleetan barrena

Hausnarketa feministatik abiatutako abesti bat kaleratzen du urtero Cadizeko txirigota feminista taldeak. Larunbat eguerdian San Juan plazan agertu ziren.

Txingudiko elkarte feministak gonbidatuta eta Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, asteburua Irunen pasa dute Cadizeko Cadiwoman kaleko txirigota feministako kideek. Izan ere, pasa den ostiralean Amaia KZn emanaldia eskaini ondoren, San Juan plazan agertu ziren larunbat eguerdian beraien izaera bizi-bizi: kaleko txirigota izatea.

Urtero abesti bat argitaratzen du taldeak eta beti feminismotik abiatutako hausnarketa argia egoten da da haien letretan. Aurtengoa, ama ez izatea erabaki duten emakumeei eskainitakoa izan da. Horrez gain, txirigotako parte den Susana Ginestak txirigota feministaren gaineko hitzaldiak eskaintzen ditu eta liburu bat ere argitaratu zuen: Cadiwoman. El superpoder del feminismo chirigotero.

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting