Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Jaietako programazioa, adinekoentzat ere bai PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 18:20etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,  el jueves día 30 de Mayo de 2024.

Jaietako programazioa, adinekoentzat ere bai

Ekainean zehar eta Irungo jaitan 60 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak zeintzuk diren nabarmendu ditu udalak.

San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua kalean dago jada eta udalak nabarmendu nahi izan ditu zeintzuk diren 60 urtetik gorakoei zuzendutako aisialdirako jarduerak. Jaien programaziotik kanpo ere ekainean zehar egongo da zer egin.

Bide horretan, ekainean, lapurreten prebentzioari buruzko hitzaldiak jira eta bira segituko du eta ekainaren 3an Anaka Puiana zentro sozialean eskainiko du Irungo Udaltzaingoak. Bestalde, Arbesko Argoiak Auzo Elkartean antzeztuko dute Kontrabandistak antzerkia Behobiako zentro sozialeko aktoreek.

Anaka Puianan gaur festak hasiko dira eta horren barruan Batukada antolatu dute larunbat honetarako. Zo-Zongo batukada auzoan barrena ibiliko da eta adinekoek ere parte hartzeko modukoa da.

Ekainaren 15a adineko emakumeen indarkeria matxistaren aurkako eguna da eta presente izango dute Behobiako zentro sozialean. Bada, Autoamor jarduera egingo dute.

Belaskoeneako zentroan dantzaldi saio bat egingo dute ekainaren 7an; gero, Helduen Espazio guztietan San Juan jaia ospatuko dute ekainaren 21ean, eta eskulan tailerrak ere egingo dituzte, sanmartzialei begira. Zehazki, sanmartzialetarako atonduak egingo dituzte.

Zinema ere jardueren artean proposamena da eta honako film hauek dira proiektatuko dituztenak: Salir del Ropero, Espainiako zineko komedia erromantiko bat; Vivir Dos Veces, Espainiako komedia-drama pelikula bat; edota La Vida Comienza Hoy, hirugarren adineko pertsona talde bat sexu ikastaro batera joaten dela oinarri duena narrazioan.

Zentro sozialetako programazioa ikus nahi duenak lotura honetan topa dezake. Bestela, zentro sozialetara gerturatuta jakin daiteke jarduerak zeintzuk diren.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting