Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Udal Dantza Eskolako ikasleen ballet emanaldia larunbat honetan egingo da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 22:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 4 de Junio de 2024.

Udal Dantza Eskolako ikasleen ballet emanaldia larunbat honetan egingo da

'Ederra eta piztia' istorioa kontatuko dute ikasleek. Saioetako bat goizean eta bestea arratsaldean eskainiko dute.

Irungo udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako ikuskizuna prestatu dute larunbat honetarako (hilak 8). Hain zuzen, ballet jaialdi bat da eskainiko dutena eta Amaia KZn izango da. Bi saio dira, lehena goizeko 11:3ean eta bestea 18:00etan.

Irungo Musika eta Dantza Eskolako ikasleak izango dira protagonistak, eta Ederra eta piztiaren istorioa antzeztuko dute. Adin guztietako ehun dantzari inguruk ikasturte honetan Sonia del Barrio ballet irakaslearekin ikasitako guztia erakusteko parada izango dute.

Ikuskizunerako sarrerak ikasleen artean banatu dira, eta soberan geratu direnak eskuragarri daude Luis Marianoko turismo-bulegoan, interesa dutenentzat.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting