Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Oarso Bidasoko ikastetxeek bat egingo dute Gure Haurrak Ere Badira ekimenarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 22:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 18 de Junio de 2024.

Oarso Bidasoko ikastetxeek bat egingo dute Gure Haurrak Ere Badira ekimenarekin

Hilaren 20an, osteguna, ikastetxeei dei egin diete bertako komunitateko argazkia ateratzera. Palestinari elkartasuna adierazteko keinu bat izango da.

Argazkia: ELA sindikatua.

Iragan igandean (hilak 16) agerraldia egin zuten Euskal Herriko hezkuntza komunitateko guraso eta umeek Bilbon, Gure Haurrak Ere Badira ekimenaren baitan. Palestinako haurrak “gure haurrak ere” badirela aldarrikatu zuten, Euskal Herritik Palestinara bitarte elkartasun keinu gisa.

Bide horretan, hilaren 20an, osteguna, Euskal Herriko ikastetxe guztiei dei egin diete ikastetxe-familia argazkia ateratzera. Argazki guztietan aulkia eta zapata parea ageri beharko dira, ekimenaren euskarri nagusiak baitira. Behin argazkia aterata,  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora bidaliko dituzte argazki guztiak bateratu ahal izateko.

Aldarrikapenak

Gure Haurrak Ere Badira ekimenak lau aldarrikapen egin ditu, eta honako hauek dira, hitzez hitz:

1. Gazak bizi duen genozidioari amaiera emango dion su eten iraunkor bat.

2. Alde guztien arteko negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez eta nazioarteko komunitatearen babespean eman beharreko konponbide integrala; Palestinaren kolonizazioaren eta okupazioaren amaierari, preso politiko eta errefuxiatu palestinarren itzulerari nahiz Palestinak nazioarteko komunitateak onartutako estatu bat izateko duen eskubidea bermatuko duena.

3. Israeli armak saltzeari uztea eta enpresa, erakunde lokal, estatal nahiz europarrek, edota unibertsitate nahiz eragile sozialek, Palestinak bizi duen genozidioa salatzen ez duten entitate edo erakunderekin aktibitate komertziala, ekonomikoa edota beste edozein eremutakoa etetea (elkarkidetze-akordioak eta Europar Batasunaren eta estatu kideen itunak kasu).

4. EAE eta Nafarroa erakundeek, nahiz Espainiako Estatuak Nazioarteko Zigor Gortean Esku-hartze Adierazpenak aurkeztea, Israelen aurka abian den demandari babesa eskainiz.


 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting