Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irungo Udalak jaien balantze "oso positiboa" egin du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 23:04etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 4 de Julio de 2024.

Irungo Udalak jaien balantze "oso positiboa" egin du

150 jardueretatik gora egin dira, baina alardea publikoa eta jendetsuenetarikoa izanik, udalak ez du hurrengoa antolatzeko asmorik adierazi. Horrez gain, Puntu Moreak ez du arreta zerbitzurik eskaini behar izan.

2024ko Irungo jaien balantzea egin du gaur Irungo Udalak agerraldi baten bidez. Bertan izan dira Cristina Laborda alkatea, Nuria Alzaga Kultura eta Berdintasun ordezkaria eta Sergio Javier Gazteria eta Udaltzaingoaren ordezkaria. Oro har, balorazio “oso positiboa” egin dute eta “hamarretik hamarreko festak” izan direla nabarmendu du alkateak. Hilabete batean 150 jarduera baino gehiago egin dituzte.

Irunek “maila” erakutsi duela azaldu du Labordak eta aurtengo jaiak “bat eta bakarrak” izan direla baietsi du. Aurreko urtearekin alderatuta, aurtengo jaiak “bereziagoak” izan dira eta argazkietan ikus daitekeela hori ziurtatu du. “Giro eta errespetu onean bizi izan ditugu jaiak, eta saiatu gara, eta lortu dugu kaleak bizi bizirik egon daitezen, adin guztietako pertsonek euren lekua aurkitu dute jarduera egitarau zabalaren barruan”.

Camela taldearen kontzertuan 15.000 lagunen bueltan bildu ziren San Juan plazan. Jende gehien erakarri zuen hurrengo kontzertua Zetak taldearena izan zen 7.000 entzulerekin. Horrez gain, Puro Relajo eta Soto Asaren kontzertuak azpimarratu ditu udalak. Horrez gain, Gaztegunetik 4.000 gazte pasatu dira eta ekimen arrakastatsuena Iruntxef izan zen, Hofe x 4:40, Txiltxoko eta Sara Socasen kontzertuekin batera.

Bestalde, mugikortasun arazoak dituztenentzako oholtza bat jarri dute lehen aldiz San Juan eta Urdanibia plazetan eta balorazio “oso positiboa” izan duela adierazi du Alzagak. “Horrelako apustuak egitean, beti zerbait falta zaizu. Entzute aktiboan gabiltza”.

Arreta behar eskaini behar izan den eraso matxistarik ez dela egon baieztatu du Labordak eta orotara 1.467 lagunek jo zuten puntu ubelera. Gogoratu du aurtengo jaietan lehen aldiz eskaini dutela Puntu Moreek elkargune zerbitzua. Era horretan, garraio publikoko geltokietara, auzoetara edota etxera joateko akonpainamendua eskaini dute. Ez da zerbitzuaren eskaerarik egin.

Segidan, eskerrak eman dizkie Udaltzaingoari eta Ertzaintzari. “Zuen lanari esker jaiak lasaitasun osoz ospatu dira, datuek hala erakusten dute” zehaztu du. Era berean, elkarte eta entitate guztiei eskerrak eman die alkateak, “egindako lanagatik” . Txinzerri ere eskerrak emateko tartea hartu du.

Osasun laguntza eskaintzeko operatiboa ere aktibatuta egon da jaietan eta ekainaren 30ean 30 pertsonari laguntza eman behar izan zieten, eta horietatik, 12 Bidasoa Ospitalera eraman zituzten. Erorketak, zorabioak edota ondoezak izan ziren arreta emateko arrazoi nagusiak. Ebasketengatik eta lapurretengatik ere salaketak jarri direla adierazi dute, baina datu zehatzik eman gabe.

Adikzioak prebenitzeko dispositiboaren barruan, ekainaren 22an, 256 pertsonek hartu zuten parte prebentziozko alkoholemia zerbitzuan. Botilzarra programan 216 lagunek hartu zuten parte eta kolaboratzeko “jarrera ona” erakutsi zutela ziurtatu du udalak.

Alarde publikoa, baina ez udalarena

150 jarduera baino gehiago egin dira jaiek iraun duten hilabetean eta Kultura eta Gazteria departamentuak antolatu dituzte ekimenak, nagusiki. Alardeak kenduta, oraindik ere bi batzorde independentek antolatzen baitituzte. Bide horretan, ea hurrengo urteko San Pedro eta San Martzial jaietarako alarde parekidea udalak antolatzeko asmoa duen galdetuta, alkateak erantzun du jaietako titularra herritarrek “festa bat” bizi zutela ekainaren 30ean dela: “Festa izan zen protagonista bakarra eta uste dut ikuspuntu horretatik bizi behar dugula. Alardea sentitzeko bi modu ezberdin daude eta helburua da alardeak elkarbizitzatik eta errespetutik egitea. Uztailaren 1eko titularra festa izan dadin lortu behar dugu”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting