Hego ingurabiderako sei milioi euroko inbertsioa egingo du Aldundiak |
Administrator-k idatzia |
Larunbata, 2018(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 11:33etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 27 de Abril de 2018.
HEGO INGURABIDERAKO SEI MILIOI EUROKO INBERTSIOA EGINGO DU ALDUNDIAKGipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi berri duen bezala, Irungo lotune erdia eta hegoaldeko ingurabidea egiteko proiektua finantzatzeko 14 milioiak eskuragarri ditu (horietatik 6 aldundiak ahalbidetuko ditu, eta gainontzekoa Bidegi eta Kutxaren eskutik lortuko dute). Markel Olano diputatu nagusiak adierazi duenez, aldundiak “irundarrekin zuen konpromisoa” bete du. Azken asteetan hegoaldeko ingurabidearen finantzaketarako inolako zalantzari izan ez dutela nabarmendu dute aldunditik, eta hortaz, irundarren mugikortasuna hobetzeko bidean direla. Urtea amaitu aurretik lanei ekingo dietela jakinarazi dute. Aldundiaren berriaren aurrean, Irungo EAJko Xabier Iridoyk “poza” adierazi nahi izan du. Gobernu sozialistak Foru Aldundiarekiko “mantendu duen jarrera ikusita”, jeltzaleek “koordinaziotik” lan egin dutela adierazi du Iridoyk, “lazturak leunduz”. Sozialistek Aldundiaren aurka izan duten “jarrera kaltegarria” alde batera uzteko eskatu arren, horren aldeko jarrerarik ez zutela egiaztatu salatu du jeltzaleak. “Erakundeen arteko erlazioa leuntzen saiatu naiz, hau okertzeko bidean zioan eta”, adierazi du. Amaitzeko, Iridoyk Irunen alde lanean jarraituko duela nabarmendu du: “Nik neurrizko lan eraginkorrean sinesten dut, erlazio garden eta etikoetan. Eta kasu honetan, beste askotan bezala, Santano alkateak presaz eta zuhurtziagabez jokatu du”. Udala ere pozik Irungo alkate Jose Antonio Santano pozik azaldu da aldundiak emandako berriarekin. “Berandu goazen arren, poztu egin gara albiste ona delako”, adierazi du. Hedabideen bitartez jakinarazi dutela adierazi du, eta orain, aldunditik notifikazio ofiziala iristeko esperoan daudela. Azken asteetan Markel Olanori lau gutun bidali dizkiola jakinarazi du alkateak, bilera baten edota proiektuaren baieztapenaren eske. |