Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Lapitzeko aparkaleku berria erabilgarri dago jada PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2023(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 23:17etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 1de Marzo de 2023

Lapitzeko aparkaleku berria erabilgarri dago jada

46 ibilgailuentzako tokia du, horietako bat mugikortasun murriztua dutenentzako. Halaber, bizikletentzako eremu bat jarriko dute.

 

Elitxu-Lapitzeko aparkaleku berriaren inaugurazioa egin dute gaur. Diana kalean dago, Miguel de Anbulodi kaletik dauka sarrera, eta 46 ibilgailuentzako tokia du. Aurkezpena Obretako ordezkari Cristina Labordak egin du.

Auzotarrekin egindako bileren ondoren sortutako proiektua dela adierazi du Labordak, “horrela, ekimen honi esker, beren ibilgailuak errazago aparkatzeko aukera emango diegu auzotarrei”. Txenperenea eremuan egingo duten proiektuaren parte da aparkaleku hau.

Aurrekontua 130.000 eurokoa izan da, eta lanak egin dituen enpresa Urbycolan izan da. Obrak ia guztiz amaitu dituzte, soilik argi-puntu berriak instalatzea falta da.

Lan hauen xedea auzoan aparkatzeko dauden arazoei erantzutea izan da. Hegoaldean zeharka aparkatuko dira autoak, eta iparraldean ilaran. Erdialdean bi errei egongo dira, 5,50 metro zabal guztira, eta amaieran irteerarik gabeko bide bat dago. Sigi-sagako marka batzuekin seinalatuko dute bukaera.

Zabalera 10 metro eta 12,5 metro artekoa da, eta 10 metro luze, norakoa aldatzeko. Zeharka aparkatzeko guneak 2,50 metro zabal eta 5 metro luze dira, eta ilaran aparkatzekoak 5 metro luze eta 2 metro zabal ditu. Mugikortasun murriztuko pertsonek aparkatzeko toki bat, eta bizikletak uzteko eremu bat ere instalatuko da.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2023(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 23:18etan
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting