Irun marketen erabiltzeko deskontu bonuak sortu dituzte |
![]() |
![]() |
![]() |
Administrator-k idatzia |
Osteguna, 2023(e)ko urria(r)en 05-(e)an 19:24etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 5 de Octubre de 2023. Biztanleko 5 bonu eskura daitezke, bakoitza 10 eurokoa. Kanpaina azaroaren 10etik abenduaren 15era luzatuko da, eta bonuak urriaren 5etik 19ra eskuratu beharko dira. ![]() Merkatari txikiei laguntzeko kanpaina baten aurkezpena egin du gaur udalak eta Irun market plataforman erabiltzeko deskontu bonuetan datza. 2.500 deskontu dira aktibatuko dituztenak eta bonu horiek erabiltzeko epea azaroaren 10etik abenduaren 15era luzatuko da. Irundar bakoitzak 10 euroko 5 bonu izango ditu erabiltzeko, hau da, 50 euro, eta horiek eskatzeko epea, urriaren 5etik 19ra izango da. Horretarako, udalaren webguneko egoitza elektronikora jo behar da eta eskabideei emailez erantzungo zaie, 5 koderekin. Deskontu bakoitzeko 30 euroko gastua egin beharko du erosleak. Bonuak aplikatzea Behin udalaren orrialdean bonuak lortuta, horiek erabiltzeko Irun marketen plataformara sartu behar da, erosketa egin eta kodeak sartu bonuak erabili ahal izateko. Dena den, bonuak aplikatzerakoan kontuan hartzeko kontu batzuk zabaldu ditu:
|