'Ura, bizi-iturria' jardunaldiak uraren garrantziaz jabetzeko |
Administrator-k idatzia |
Asteazkena, 2023(e)ko urria(r)en 18-(e)an 20:33etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 18 de Octubre de 2023. Urriaren 23tik 26ra egingo dira jardunaldiak Oiasso Museoan. Biogipuzkoarekin elkarlanean antolatu dute eta doakoa izango da bertaratzea. Ura, bizi-iturria izenburu pean, uraren historiari eta zientziari buruzko ziklo bat egingo dute Oiasso museoan urriaren 23tik 26ra. Museoaren eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketarako Institutuaren arteko lankidetzaren ondorioa da eta ura ardatz duen hainbat jarduera egingo dituzte. Irungo termak berreskuratzen ari dira oraintxe eta, hargatik, Nuria Altzaga Kulturako ordezkariak dio “egokia” iruditzen zaiela zikloa inauguratzeko Irunera gerturatu izana. Bestalde, ekimen hau urteroko hitzordu izatea espero duela adierazi du. Zikloaren helburua “herritarrek historian zehar nolako garrantzia izan duen osasun-zientziak gure gizartearen aurrerapenean eta horri buruzko eztabaidak eta gogoetak sustatze” jakitea da. Horretarako, zientzia, dibulgazioa, historia eta osasungintzaz baliatuko dira. Azaldu dute higiene, osasun eta medikuntza neurri askok gure bizi kalitatea, banakakoarena zein kolektiboa hobetzeko aukera eman dutela. “Hiriak eratu dituzte, eta hirigintza, eraikinak eta instalazioak aldatu”. Jarduera guztiak 19:00etan izango dira, Oiasso Museoan, edo handik irtenda, eta dohainik izango dira. Azpian, egitaraua. Egitaraua
|