Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Eraitsi dute Kateako Elizatxo hiribideko zubia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 22:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Abril de 2024.

Eraitsi dute Kateako Elizatxo hiribideko zubia

Behin eraisketa eginda, auzoa elkartzeko proiektuari ekingo dio Irungo Udalak. "Historikotzat" jo dute zubiaren desagertzea.

Katea bitan banatuta egoteari uzteko hirigintza proiektua martxan da iazko azarotik, eta asteburu honetan–hilabete bat atzeratu bada ere– eraitsi dute Kateako Elizatxo hiribideko zubia, Letxunborro hiribiderantz doana. Jarduketa hau “historikotzat” jo du Cristina Laborda alkateak eta gogoratu du inguru horretan “eremu ireki” bat sortzera doazela auzoaren muinean.

Orain, pasarela berri bat eraikitzeari ekingo diote, txirrindularientzat eta oinezkoentzat soilik izango dena, eta egungo kokapen bera izango du: Elizatxo hiribidean Errotazar errepideko bidegurutzeraino. Ibilgailuek, berriz, Errotazar bidetik joan beharko dira Letxunborro hiribiderantz, azken hilabetean egin bezala.

Trenbideen ertzean parke lineal berri bat sortuko dute eta obren abiapuntua izango da. Era horretan, biaduktua kentzea eta pasarela berria eraikitzea izango dute ardatz berdea. Parke linealarekin “kohesioa” lortu nahi dute, eta pasarela ekologikoarekin, aldiz, trenbideen arrakala ixtea.

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting