Irun Market udal plataforman 10 euroko 2.500 deskontu kode jarri dituzte martxan. Bonuak maiatzaren 10era arte ahalko dira eskatu, eta bihartik ekainaren 15era bitarte erabili. Pertsona bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahalko du.
Bonuak udalaren webguneko egoitza elektronikoan galdegin beharko dira. Behin eskaera eginda, mezu elektroniko baten bidez jasoko ditu eskatzaileak bost deskontu kodeak.
Deskontuak erabiltzeko momentuan kontuan hartu beharko da plataforman bonu bat edo gehiago erabiltzeko, erosketa saltoki bakar batean egin beharko dela. Alegia, bonuak hainbat saltokitan erabiltzeko, erosketak bereiz egin beharko dira. Hartara, saski berean zenbait dendatako produktuak badaude, ezingo dira bonuak erosketa horretan erabili.
Deskontuak, gehienez ere, bost erosketatan erabili beharko dira, baina bonu bat baino gehiago, edota guztiak, erosketa bakarrean erabiltzeko aukera ere badago. Deskontu bakoitzeko 30 euroko gutxieneko gastua egin beharko da.