Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bihartik ostegunera arte trafiko mozketak Pio XIIn PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 22:01etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 11 de Junio de 2024.

Bihartik ostegunera arte trafiko mozketak Pio XIIn

Hilaren 12an, 13an eta 14an Pio XII plaza inguruko karrika batzuk trafikoari itxita egongo dira, baita plaza bera ere.

Garazi Agirresarobe

Irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira Pio XII plazan eta orain artean egin bezala, bihartik etzidamu arte (hilak 12, 13 eta 14) trafiko mozketa berriak iragarri ditu udalak. Hala, Serpio Mujika kalea hiru orduz itxita egongo da 09:30etik 12:30etara. Bitarte horretan Gipuzkoa etorbidea eta Serapio Mujikaren arteko errepidearen norabidea aldatuko dute, Jose Eginorantz ibilgailuei irteera emateko.

Pio XII plaza, berriz, hiru egunez osorik itxiko dute eta desbideratzea Serapio Mujikatik, Juan Aranatik eta Lopez de Becerratik egin beharko da. Udalak jakinarazi du aldaketa guzti hauek seinaleztatuta egongo direla.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting