Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskotrenen zerbitzua indartuko dute, hilaren 22an eta 29an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 23:51etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 20 de Junio de 2024.

Euskotrenen zerbitzua indartuko dute, hilaren 22an eta 29an

Sanmartzialetako bi larunbatetan ordutegiaren maiztasuna indartuko du Euskotrenek. Bestalde, disuasio aparkaleku batzuk hilaren 22tik egongo dira irekita.

San Pedro eta San Martzial jaiak direla-eta, Euskotrenek bere zerbitzua indartuko du jaien bi larunbatetan, hau da, hilaren 22an eta 29an. Larunbatetik igandera normalean eskaintzen den maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko dute. Lasarte-Oria – Hendaia, eta alderantziz mugitzen den lineari eragingo dio. Ordutegi horiek, Euskotrenen orrialdean, aplikazioan edota 944 333 333 telefonora deituta kontsulta daitezke.

Horrez gainera, disuasio aparkalekuak irekiko ditu Irungo Udalak. Horrenbestez, Dunboako eskola, Santa Elena eta CEPA Bidasoaldea zabalik izanen dira hilaren 22tik uztailaren 1era. Aldiz, Lekaenea eskola, hilaren 27tik uztailaren 2ra egongo da zabalik.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting