Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Trafiko eta mugikortasuneko udako dispositiboa lantzen hasi dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 00:11etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 21 de Junio de 2024

Trafiko eta mugikortasuneko udako dispositiboa lantzen hasi dira

Biriatu ingururako trafiko eta mugikortasuneko udako dispositiboa koordinatzeko lehen bilera egin dute. Iaz jarri zuten martxan lehenengoz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Irungo eta Hondarribiko Udalek Biriatu ingururako trafiko eta mugikortasuneko udako dispositiboa koordinatzeko lehen bilera egin dute.

2023ko udan aktibatu zuten lehen dispositiboa, eta Irungo Oinaurreko AP-8 autobidearen sarbidea ixtea proposatu zen blokeoa saiheste aldera. Ildo horretatik, foru diputatuak azaldu du, iaz, 2022an baino 24.000 ibilgailu gutxiago sartu zirela.

Iaz koordinazio mahaiak martxan jarritako neurriek “emaitza onak” izan ostean, inplikatutako erakundek dispositiboari eutsiko diote berriz auto ilarak eta blokeo puntualak saihesteko, eta datozen operazioei begira neurri berriak aztertzen ari direla diote.

Irungo Udalak, bestalde, aparteko operatibo bat jarriko du martxan, Cristina Labordaren hitzetan horrek funtzionatu eta balio izan zuelako Europako iparralderantz doazen ibilgailuak autobidetik edo saihesbidetik joateko, Irunen sartu gabe. Laborda: “Gakoa udaltzainen dispositiboa izango da, hiriko sarreren gune estrategikoetan jarriko dena, trafikoa zuzentzeko, Irungo helmuga duten tokiko ibilgailuei lehentasuna emanez”.

Igor Enparan Hondarribiko alkatearen ustez, bestalde, aurten kontutan hartu behar da Joko Olinpikoen aldagaia, horrek eragin handiagoa izango baitu udako trafikoetan. Ildo horretatik, Enparanek koordinazio operatibo bat muntatzeko eskaera egin du, udan egon daitezken trafiko arazoei aurre egiteko: “Erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua iruditzen zaigu etor daitezkeen arazoei aurre egiteko”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting