Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gizarte Ongizatea
«Kalitatezko osasun sistema publikoa» aldarrikatuko dute Dunboa anbulatorioan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 12:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 28 de Octubre de 2020.

«Kalitatezko osasun sistema publikoa» aldarrikatuko dute Dunboa anbulatorioan

Elkarretaratzea egingo dute gaur osasun langileek, 19:00etan, murrizketarik eta pribatizaziorik ez dutela nahi aldarrikatzeko.

Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa aldarrikatuko dute gaur (hilak 28) osasun langileek Irunen, Dunboa anbulatorioan hain zuzen ere. 19:00etan egingo dute elkarretaratzea. Sare sozialetan antolatzaileek azaldu dutenez, lehen arretarako baliabide gehiago inbertitzea exijituko dute, «osasungintzaren inbertsioa BPGaren %7a gutxienez» izan dadila. Era berean, murrizketarik eta pribatizaziorik ez dutela nahi oihukatuko dute.

Bertaratzeko interesa dutenei gogoratu diete musukoarekin joatea derrigorrezkoa izango dela. Distantziak ere mantenduko dituzte gaurko mobilizazioan.

 
Mendebaldeko Saharako gaztediaren errealitatera gerturatuko dira Kabigorrin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 12:10etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 28 de Octubre de 2020.

Mendebaldeko Saharako gaztediaren errealitatera gerturatuko dira Kabigorrin

Nuria Gonzalezek Saharan bildutako argazkiekin erakusketa bat osatu dute. Bihartik (osteguna) aurrera bisita daiteke.

Bihartik (hilak 29) erakusketa berezi batez gozatzeko aukera izango da Kabigorri ateneoan. Izan ere, Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentsaren aldeko borroka islatu ditu haren kameratik Nuria Gonzalez argazkilariak, eta erakusketa batean bildu ditu guztiak. Borroka horretan diharduten norbanako, talde edo komunitateak ikustarazi nahi ditu, sortzailearen arabera, «Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten baitu behin eta berriz».

Erakusketa bisitatzeko, ondorengo egunetan bertaratu beharko da Kabigorrin: bihar (hilak 29), larunbatean (hilak 30), igandean (hilak 31), azaroaren 5ean (osteguna da), azaroaren 6an (ostirala da) eta azaroaren 7an (larunbata da).

 
Kalamu trafikoan aritzen zen talde bat desegin dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 12:04etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 28 de Octubre de 2020.

Kalamu trafikoan aritzen zen talde bat desegin dute

Zortzi gizon atxilotu dituzte Irunen, Villabonan eta Andaluziako zenbait herritan, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarrekin egindako operazio batean. 80 kilogramo kalamu atzeman dizkiote taldeari, eta bi plantazio.

80 kilo atzeman ditu poliziak.

Zenbait gizon atxilotu dituzte Irunen, Villabonan eta Andaluziako zenbait herritan, Ertzaintzak Espainiako Poliziarekin batera egindako operazio batean . “Erakunde kriminal izatea” leporatu diete atxilotutako zortzi gizonei. Horietako lau Irunen atxilotu dituzte.

Segurtasun sailaren arabera, Espainiako hegoaldetik kalamua garraiatzen zuen taldeak, Hego zein Ipar Euskal Herrian saldu eta banatzeko asmoarekin. Andaluziako agenteek zazpi metroko ontzi bat eta uretako motor bat konfiskatu dute, Marokotik droga mugitzeko erabiltzen zituztenak. Poliziaren ikerketaren arabera, 80 kilogramo kalamu ere atzeman dizkiote taldeari, eta bi kalamu plantazio.

 
Alarma egoerak iraun bitartean irizpide berriak ezarriko ditu udalak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 11:56etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 29 de Octubre de 2020.

Alarma egoerak iraun bitartean irizpide berriak ezarriko ditu udalak

Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi berri duenez, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko irizpide berriak hartuko dituzte udalari lotutako jarduera eta ekitaldietan.

Santano alkatea, gaurko agerraldian.

COVID-19aren hedapena jarraitzeko osatutako batzordeak hartutako azken erabakiak aurkeztu ditu gaur Jose Antonio Santano alkateak. «Egoera berri honetan neurri gehiago hartu ditugu pandemiaren hedapenari aurre egiteko», esan du alkateak. Udal jarduerari lotutako zenbait irizpide zehaztu dituzte.

Kaleko jarduerei dagokionez, soilik «behar-beharrezkoak» diren ekitaldiak antolatzeko deia egin dute. Udalak antolatutako jarduerak aldiz (haurrei zein helduei begirakoak), bere horretan jarraituko dutela zehaztu dute, hori bai, neurri oso zorrotzak hartuta.

Udaleko jarduerari lotutako bilerak ere murrizteko gomendioa eman du alkateak, online bidez egiteko beharra nabarmenduz. Aurrez aurre egiten badira, osasun gomendio guztiak jarraitu beharko dira. Zentzu horretan, plenoak, komisio informatiboak eta bestelako bilkurak formula erdipresentzialarekin egitea aurreikusi dute.

Bestelako udal instalazioetan, honako neurriak hartuko dituzte:

  • Palmera Montero Gunea: ohiko jarduerarekin jarraitzeko asmoa dute bertan, osasun gomendioak bermatuta. Ezinbestekoak ez diren jarduerak ere bertan behera uzteko gomendioa eman du udalak.
  • Kiroldegiak edo kirol instalakuntzak: Gehienez 6 laguneko taldetan aritzeko aukera izango da, %5eko edukierarekin.
  • Kultur espazioak (CBA, Oiasso museoa eta Amaia KZ): Ohiko jarduerarekin jarraitzeko asmoa dute, osasun neurri zorrotzak hartuta.

Era berean, datozen asteotarako aurreikusitako zenbait ekitaldi bertan behera uztea erabaki dutela iragarri du Santanok. Hala, urteroko ezkien entrega edo Gabonetako argiztapenaren pizketa bertan behera geratu dira.

Kultur agendak ere aldaketak jasango ditu. Izan ere, alarma egoerarekin ezarritako ordutegia bete ahal izateko, zenbait emanaldi aurreratuko dituzte. Informazio eta xehetasun guztiak, esteka honetan kontsulta daitezke.

 
Etorkizuneko Emakumeen Etxea diseinatzeko bilkura online bidez egitea erabaki dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 30-(e)an 11:16etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 29 de Octubre de 2020.

Etorkizuneko Emakumeen Etxea diseinatzeko bilkura online bidez egitea erabaki dute

Gaur 17:30ean aurrez aurre egitekoa zen bilera modu telematikoan egitea erabaki dute, alarma egoeragatik.

Udaletxea.

Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, gaur aurrez aurre etorkizuneko Emakumeen Etxea diseinatzeko egitekoa zen bilera modu telematikoan egingo dute azkenean. Alarma egoera berriagatik eta azken egunetako kutsatze kopuruengatik hartu dute erabakia.

Beraz, Zoom aplikazioa baliatu beharko dute gaurko bilerarako hiriko emakumeek. 17:30ean izango da.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 261 262 263 264 265 266 267 268 269 270 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting