Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Irun, Korrika hasteko prest! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 23:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el lunes día 11 de Marzo de 2024.

Irun, Korrika hasteko prest!

Ostegunean, martxoaren 14an, hasiko den Korrikaren 23.edizioaren irekiera festaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur Irungo San Juan plazan eginiko agerraldian.

5

Korrika, Irundik: aurkezpena JAVI COLMENERO

Korrikaren 23.edizioa hasteko 4 egunen faltan, astelehen honetan aurkeztu dute ostegunean ekimenari hasiera emateko asmoz AEK-ak antolatu duen festa. Gipuzkoan Korrika egitasmoaren arduraduna den Xabier Artolarekin batera izan dira Bidasoako AEK-ko zuzendari den Beñat Alzaga eta osteguneko festaren arduraduna den Maddi Sanz Irungo San Juan plazako Udaletxe atarian egin duten ekitaldia. Bertan, lehen eguneko festaren nondik norakoak azaltzeaz gain, aurtengoan ere parte hartzeko deialdia luzatu nahi izan dute antolatzaileek. Aurkezpen prentsaurrekoarekin bukatzeko, ostegunerako aurreikusita dagoen eguraldi gorabeheratsuari aipamena eginez, hauexek izan dira Beñat Alzagaren hitzak: “Gogoratu, ez da eguraldi txarrik, arropa deserosoa baizik!”.

Goizeko saioan hitza hartzen lehena Xabier Artola izan da, eta, berriz ere, azken Korrika arrakastatsuaren bide beretik segi eta AEK-ren helburua “Euskal Herria osatzen duten 7 herrialdeetan zehar herri aldarri alai eta irmoa” egitea dela baieztatu du. Gogoratu nahi izan du ere, egun “gure hizkuntzaren aurkako oldarraldia ere bizitzen ari garela”, eta horren aurrean “mobilizatu behar dugula”. 23. edizio hau Irunen hastea, Gipuzkoako arduradunaren hitzetan, ez da nolanahiko erabakia izan. “Irun, biztanle kopuruari dagokionez, Gipuzkoako bigarren udalerria da, baina euskararekiko dagokionez, egoera oso desberdina da. Euskal hiztun kopurua nahiko baxua da hemen, eta egoera horri buelta emateko lehen pausuak egin nahiko genituzke Korrikaren laguntzaz”, azaldu du. Esan bezala, ostegunean, 16.00etatik aurrera emango ditu Korrikak 23.edizio honen lehen urratsak. Bada, ostegunean, antolakuntzak Bidasoako eskualdean euskararen alde lan egiten dutenen horiengan jarriko du azpimarra. Hori horrela, lehen kilometroan Bidasoko AEK euskaltegiko 11 irakaslek eramango dute lekukoa.

Xabier Amurizatik, Mursegoraino: Korrikaren edizio guztietako abesti ofizialak

Xabier Amurizatik, Mursegoraino: Korrikaren edizio guztietako abesti ofizialak

Irungo euskara bultzatzeko

Euskaltegiko zuzendaria den Beñat Alzagak ere hartu du hitza aurkezpenean, eta, honen hitzetan, “lehen kilometro horrek islatuko du, alde batetik, euskaraz bizitzeko kemena; bestetik, Korrikak hauspo izan nahi duela Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko”. Ostegunean 15.30etan hasiko den ekitaldiaren gaineko xehetasunak azaldu ditu Alzagak. San Juan plazan bertan lehertuko da festa, eta bertaratuei hainbat mezu helarazteko helburua izango du antolakuntza taldeak. Lehena, “harro herri leloak azpimarratzen duen moduan, komunitatearen indarra” nabarmendu nahi dituzte Bidasoako euskaltegiko kideek. “Euskararen normalizazioan aurrera egiteko eskuz esku lankidetzan aritzea”, ezinbestekoa dela aipatuta, oraindik ere “aurretik lan ikaragarri” dutela ere nabarmendu nahi dute osteguneko saioan, Alzagak adierazi duenez.

Ekitaldiari hasiera emateko Korrikaren arduraduna den Ane Elordik hartuko du hitza. Harekin batera, Haize Otañok eta Beñat Alzagak ere izango dute hitz batzuk egiteko tartea. Era berean, “ohiko formatutik ateratzen den ekitaldia” izango dela nabarmendu nahi izan du Bidasoako zuzendariak. Xehetasun gehiagorik ez du eman ordez. “Gehiago jakin nahi baduzue, azaldu. Ederra izango da”, esanez amaitu du.

Osteguneko ekitaldiak

Prentsa aurrekoan hitza hartzen azkena Irungo AEK-ko kide eta lehen eguneko festaren arduraduna den Maddi Sanz izan da, eta ostegunerako nondik norakoak azaltzeko baliotu du bere tartea, “eragile ezberdinei emandako laguntza” eskertu ondoren. Goizean goizetik hasiko da festa, eta egitarau oparoa izango da egun guztian zehar udalerriko hainbat tokitan. 11.00etan hasiko da festa, Mendelutik gazte Korrika abiatuko baita orduan. DBHko ikasleek hartuko dute parte gazte korrika horretan. 11.30etan berriz, Urdanibia plazaren ondoan, Euskal Herriko artisauen azoka hasiko da, eta 19.00ak bitartean izango dira postuak zabalik. Bestalde, 11.30etan ere, Almudena Grandes plazan, Muxikoak izeneko emanaldia izango da. 12.30etan San Juan plazaren inguruko tabernetan Bertso eta Trikipoteoaren txanda izango da.

AEK y Korrika   ponen en marcha sus 
unidades didácticas

AEK y Korrika ponen en marcha sus unidades didácticas

15.30etan, Beñat Alzagak azaldu duen moduan, ekitaldi nagusia egingo dute, eta 16.00etan emango ditu Korrikak lehen urratsak. Lekukoa Irundik atera ondoren, 17.30etan lehertuko da festa Urdanibia plazan. Burrunba elektro txarangak, Esne Beltza taldeak eta Bad Sound-ek girotuko dute festa, eta jana eta edaria ez dira faltako txosna gunean gauerdi artean. Prentsaurrekoarekin amaitzeko, Irunera heltzeko aukerak azaldu ditu Maddi Sanz-ek. Ohiko garraio publikoaren eskaintza zabalaz gain, Ficoba-ko aparkalekua zabalik izango da egun guztian zehar. “Ez dira gerturatzeko aukerak faltako, beraz”, gaineratu du Sanzek.

Festa berezia izateaz gain, “bidea ere oso berezia”, izaten ari dela gaineratu dute prentsaurrekoan izan diren 3 kideek. “Herriko eta inguruko euskaltzale guztiok topo egiteko egitasmoa izan da aurtengoa. Beti gogoratuko duguna. Animatu zaitezte, eta egun bikaina igaroko dugu ostegunean”, esanez amaitu dute gaurko ekitaldia.

 
Xabier Amurizatik, Mursegoraino: Korrikaren edizio guztietako abesti ofizialak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 23:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 11 de Marzo de 2024.

Xabier Amurizatik, Mursegoraino: Korrikaren edizio guztietako abesti ofizialak

Korrika bakarrik ez, lasterketarekin bat doan abestiek aldaketa nabarmena izan dute

Korrika abestiak

Korrika abestiak

Korrika bakarrik ez, edizioz edizio lagun izan duen soinu banda ere nabarmen aldatu da urteen poderioz. Lehen Korrikarako Xabier Amurizak txapalartaz lagundutako bertsoetatik hasita, azken edizio hau musikatzen duen Harro Herri Mursegoren abestiraino hamaika mundu doaz, musika-bidai ederra egiteko modukoa.

  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    2 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    1 Voto
  •  

    1 Voto
  •  

    0 Votos
  •  

    3 Votos
  •  

    1 Voto
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    1 Voto
  •  

    0 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    4 Votos
  •  

    0 Votos
  •  

    1 Voto
  •  

    0 Votos

1. Korrika: Xabier Amuriza

1980an korritu zen ediziorako, urte hartan bertan Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldun izango zen Xabier Amurizak prestatu zuen abestia. Gehiena a capella, hau da, instrumenturik gabe, momentu batean txalaparta entzun daiteke.

2. Korrika: Akelarre

Momentuan momentuko musikari taldeei atxikita egon den lasterketa dela erakutsi du Korrikak. Bere bigarren ediziorako, 1982koa, Akelarre talde entzutetsuaren eskutan utzi zuen ereserkia. Abesti hari ahotsa Anje Duhaldek jarrio zion.

3. Korrika: Egan

Baionan hasi eta Gabriel Arestiren omenez Bilbon amaitu zen edizioak Egan izan zuen musika-lanetan. Xabier Saldias izan zen, irrintzi tiroldarren artean, urte hartan korrikalariei animoak eman ziena "kilometroz kilometro, gure herriko bide guztiak nahiz korrika, nahiz geldixeago".

4. Korrika: Lontxo Aburuza

Doinu herrikoi batean oinarrituta (Oskorrik Arestiren letraz 'Bizkaiko aberatsak' abestian oso ezagun egin zuena), Lontxo Aburuza bertsolariak jarri zion soinu-banda 1985ko Korrikari.

5. Korrika: Oskorri

Bosgarren Korrika edizio berezia izan zen. Urte hartan ardura Oskorrirena izan zen, eta letra, aho-korapiloa dirudi: "Hi, bizi, bihurri, korrika, iturri, gurekin etorri, korrika, uztarri...".

6. Korrika: Xanti eta Maider

Xanti eta Maiderrek konposatu zuten edizio hartako abestia. Egun da Santimamiñe-ren doinua erabilita, hainbat bertso osatu zituzten 1989ko Korrikarako.

7. Korrika: Irigoien anaiak eta Mikel Erramuspe

Historian lehenengoz Iparralden amaitu behar zuen Korrikak Bidasoaz bestaldeko artistengan pentsatu zuen abestirako. Hain zuzen, Irigoien anaiek eta Mikel Erramuspek 'Korrika euskara, Euskaraz Euskal Herria' konposatu zuten, aurreko edizioko doinuekin aldaketa nabarmenean.

8. Korrika: Tapia eta Leturia

Juergasmoan askotan izan diren Tapia eta Leturia ezin ziren euskararen jaietako batetik at egon. Euren txanda 1993. urteko Korrikarekin iritsi zen, eta edizio hartarako Aide Korrika abestia sortu zuten.

9. Korrika: Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera eta Gorka Sarriegi

15 urte baziren lehen Korrika ospatu zela, eta ordurako, antolakuntzak gaur egun ohikoagoak diren elkarlanen bidetik jo zuen. Maixa eta Ixiar, Alex Sardui (garai hartan, Exkixu; egun, Gatibu), Kepa Junkera eta Gorka Sarriegiren (Sorotan Bele) eskutik, Korrikak ganoraz bizitzeko deia luzatu zion Euskal Herriari.

10. Korrika: Gozategi

Trikiaren bidea arrakastatsua izan zen, eta funtzionatzen duenari eustea gomendatzen denez, Korrikak 1997ko soinu-banda Gozategiren esku utzi zuen. Edizio borobila zen, gainera, eta talde oriotarrak Euskal Herria Korrika konposatu zuen, egun ere entzuten dena han-hemenka...

11. Korrika: Joxe Ripiau

Korrikak beti bizi nahi izan du euskal musikari adi, eta 1999an ere horrela erakutsi zuen, urte hartako ereserkia Joxe Ripiau taldeari emanez. Iñigo Muguruza zenak sortutako taldeak lehenengoz erritmo jamaikarrak ekarri zituen herriz herri Euskal Herria zeharkatu behar zuen lasterketara.

12. Korrika: Fermin Muguruza

Muguruzatik, Muguruzara. Joxe Ripiau osatzen zuten Iñigo eta Jabier anaietatik, familiako bakarlari nazioartekorenera: Fermin Muguruza. Bigarrenez Baionan amaituko zen Korrika hark Irungo musikagileari eskatu zion mende berriko lehen ereserkia konposa zezan.

13. Korrika: Mikel Laboa eta Ruper Ordorika

Estiloa guztiz aldatu zen handik bi urtetara. Mikel Laboak eta Ruper Ordorikak Korrikak utzi dituen harribitxitako bat konposatu zuten, Gero bat gaurdanik, Mauletik Iruñeara igarotzeko. Igor Elortza bertsolariak jarri zion letra.

14. Korrika: Afrika Bibang

Ni ere bai abestiaren izenburuak beste aldaketa baten isla izan zitekeen: 2005ean izan zen lehenengoz Korrikaren abestia emakume batek bakarrik abestua izango zela. Afrika Bibang abeslari bizkaitarrak abestu zuen, 11. eta 12. Korriketako doinu afrikar eta karibearretatik hurbilago 13. Korrikakoetatik alderatuz.

15. Korrika: Niko Etxart eta El Drogas

Oilarrak esnatuta, Niko Etxart eta El Drogas jarri ziren 2007ko doinua abesten, Karrantzatik Iruñeara heltzeko, hain justu Heldu izan baitzen edizio hartako ereserkia.

16. Korrika: Betagarri

XXI. mendeko lehen hamarkada hamaieran arrakasta izan zuten metalezko haize bandetara hurbildu zen Korrika. Nagusietakoa Betagarri izan zen, eta Gasteizen amaituta, ez zegoen aukera hoberik lagun guztiei euskarara ongietorria emateko.

17. Korrika: Gose

Pausoz pauso euskalakari ibiltzea erabaki zuen urte hartako Korrikak, eta horretarako, musika elektronikoari ateak parez pare zabaltzea erabaki zuen. Gose talde arrasatearraren eskutik, Korrikak garai berrietara egokitzen bazekiela erakutsi zuen.

18. Korrika: Esne Beltza

Eta antzeko bidetik, 2013an Esne Beltzaren txanda iritsi zen. Fermin Muguruzaren itzaletan ibili zen Xabi Solano buru, talde gipuzkoarrak Euskal Herriko kaleetan barrena korrika egiteko hautua animatu nahi izan zuen.

19. Korrika: Andoni Tolosa, Amaia Ezenarro, Jojo Bordagarai...

Noizean behin 1995.ean frogatutako elkarlanerako bidea jorratzen du Korrikak, eta 2015eko edizioak hainbat artista bildu zituen Oskorriren 'Sautrela' abestiaren bertsio berri batean: Andoni Tolosa, Amaia Ezenarro, eta Jojo Bordagarai, besteak beste

20. Korrika: Izaro, Jurgi Ekiza, Petti...

Edizioak aurrera joan ahala geratu den beste harribitxietako bat ekarri zuen Otxandion hasi eta Iruñean amaitu zen 2017ko edizioak. Uxue Alberdik letra eta Xabier Zabalak musika jarrita, hainbat artistak parte hartu zuten Zirkorrikan: Izaro, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Petti, Miren Narbaiza (Napoka Hiria), Oihana Fernández (Afu), eta Oreka TX. Zirkoa sortu zuten eta korrika erritmo ederra mantentzeko, abesti egokia. Sasoian egon behar, hori bai!

21. Korrika: Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia

Azken urteetan ohiko bihurtu den elkarlanaren alde egin zuen apustu Korrikak 2019ko edizioan. Mad Muasel, Fermin Muguruza (Big Beñat geroztik, bigarrenez) eta La Furiak abestu zuten duela hiru urte ezagun egin zen Klika Korrika.

22. Korrika: Ane Garcia, Anari eta Nerea Urbizu

Dakienari eskatuz, azkeneko Korrikak letra beste bertsolari bati eskatu zion, Sustrai Colina Urruñako bertsolariari, alegia. Musika, baina, Ane Garcia, Anari eta Nerea Urbizu jarri diote Hitzekin abestiari Amurriotik Donostiara bidea betetzeko.

23. Korrika: Mursego

Irunen abiapuntua duen Korrikaren edizio honek Mursego musikari eibartarrari enkargatu dio soinu banda. Amaierara arte itxaronez gero, ospe handia hartu zuen korrikalariei buruzko Suzko Gurdien (Chariots of Fire) Vangelisen soinu bandari omenaldi txikia ere bada.

 
A la espera de la nueva edición de Ababor en 2025. las actividades de Elkarrekin Ababor toman la bhía de Txingudi este fin de semana-Ababorren 2025eko hurrengo edizioaren zain, Elkarrekin Ababorren ekimenak izango dira protagonistak Txingudiko badian aste PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 22:26etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

A la espera de la nueva edición de Ababor en 2025. las actividades de Elkarrekin Ababor toman la bhía de Txingudi este fin de semana-Ababorren 2025eko hurrengo edizioaren zain, Elkarrekin Ababorren ekimenak izango dira protagonistak Txingudiko badian asteburu honetan


Argazkian:

 

 

  • Gorka Narbarte, Hondarribiko Klub Nautikoa

     

  • Maialen Gaztañaga, Ababor azoka nautikoaren zuzendaria

     

  • Cristina Laborda, Irungo alkatea eta Ficoba Fundazioko presidentea

     

  • Igor Enparan, Hondarribiko alkatea

     

  • Edurne Egaña, EKPko zuzendaria (Euskal Kirol Portuak)





 
Las Plazas para hacer justicia en el concurso de cuentos Asun Casasola PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2024(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 23:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info , el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Las Plazas para hacer justicia en el concurso de cuentos Asun Casasola

8 / Mar / 2024

Momento de la presentación

La entrega de premios de la IX edición se celebró ayer en Kabigorri. Asun Casasola ha pedido "respeto" hacia las mujeres y "unidad" ante la violencia.

La novena edición del Concurso de Cuentos Asun Casasola ha concluido con un homenaje a la fuerza y coraje de Casasola en la entrega de premios celebrada ayer en Kabigorri. "Casasola sigue siendo un ejemplo y es la principal razón para que el concurso siga adelante" señalaron las presentadoras Malen Garmendia y Joana Otxote. Por su parte, al acto ha acudido la alcaldesa, Cristina Laborda.

Este año, se mantiene el carácter de otros años y se propone un único punto de partida o asidero para dos secciones y cuatro categorías: una plaza a tu nombre. Han querido que fuera un "ejercicio de memoria" para recordar a aquellos que no han sobrevivido a la violencia machista, pero también para indagar y hacer un reconocimiento en la memoria histórica.

De todas formas, la organización reconoció en la presentación que el tema es bastante abierto y explicaron que todas las acepciones que pueda tener el tema serán bienvenidas.

En esta ocasión el número de cuentos llegados ha sido de 315 y el 65% de ellos de escritoras mujeres. En cuanto a su procedencia, no sólo han llegado desde Euskal Herria, sino también desde España y Sudamérica.

Entrega de premios

La categoría juvenil en euskera ha sido para la irundarra Malen Mujika Llorente, mientras que la categoría juvenil en castellano ha sido para la ultzurundarra Teresa Subiza. La categoría de adultos en euskera ha sido para el irunes Borxa Encinas y el premio de adultos en castellano, para la argentina Sofía Abarca.

Al término del acto, Asun Casasola tomó la palabra y volvió a recordar que "lo que no tiene nombre no existe" porque su hija Nagore Laffage Casasola existió. A continuación, recomendó ver la serie No Estas Solas sobre la causa conocida como La Manada "A mí me ha gustado mucho y creo que ante la violencia hay que sumar para que acabe. Viviremos dos días y teniendo el respeto por delante no nos tienen que matar porque queremos vivir".

Los organizadores le dieron "16.000" gracias por la lucha de estos 16 años: "16.000 gracias por pedir mil verdades; 16 años sin cansarse; porque has sido una inspiración para muchas personas y muchas luchas; por poner a las mujeres en el lugar que les corresponde en esta sociedad".

bidasoa.hitza.eus

 
Udalak "eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeak" aitortu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2024(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 23:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Udalak "eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeak" aitortu ditu

"Emakumeen belaunaldien historia erreskatatzeko aukera eta erantzukizuna" duela dio udalak eta hainbat konpromiso hartu ditu aitortza egite aldera. Elkarretaratzea ere egin dute San Juan plazan, 12:00etan.

Emakumeen Egunean adierazpen instituzionala kaleratu du Irungo Udalak. Sistema patriarkalak ikusezin bihurtutako eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeak aitortu dituzte, “bai generoaren agindu eta estereotipoen aurka egindako erresistentzietatik, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetatik etorri baitira aldaketa horiek”.

Bide horretan, adineko emakumeari erreparatu diote, “sistematikoki estereotipatua eta diskriminatua” izan delako “sozialki garrantzirik gabeko bihurtuz”. Era horretan, adineko emakumeen pairatzen dituzten zaurgarritasun handiko egoerak ezkutatzen ari dela sistema salatu dute, esaterako, prekarietatea eta pobretzea, nahi ez den bakardadea, osasun arazoak eta indarkeria matxistaren formak.

Genealogia feminista bistaratzeko daukan arduraz aritu da segidan udala. “Gaurko eguna dela eta, erakunde desberdinetatik eskura ditugun estrategia eta mekanismo guztiak sustatu behar ditugu genealogia feminista bistaratzeko eta historian zehar emakumeekiko egon diren ahanzturak konpontzeko”.

Udalerri mailan, “emakumeen belaunaldien historia erreskatatzeko aukera eta erantzukizuna” dutela adierazi dute, eta emakumeek eta borroka feministek “udalerrietako bizitzari” eman dioten balioa aitortu dute, “adineko emakumeen egungo belaunalditik hasita”. Ildo horretan, udalak hainbat konpromiso hartu ditu eta lotura honetan irakur daitezke.

Horrez gain, elkarretaratzea egin dute gaur goizean San Juan plazan Egunero behar luke Martxoaren 8a aldarri pean. Bertan elkartu dira udal ordezkariak eta herritarrak.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting