Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Liburutegiko urteko programazioan, Sanvador Etxeandia Gal ardatz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2024(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 23:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 1 de Marzo de 2024.

Liburutegiko urteko programazioan, Salvador Etxeandia Gal ardatz

Urte osoan zehar enpresaburuaren eta ekintzaile sozialaren gaineko eta harengan inspiratutako jarduera kulturalak antolatuko dituzte CBAn.

CBA liburutegiak 2024 osoan zehar egingo den programazioko ardatza Salvador Etxeandia Gal izango dela iragarri du. Etxeandia Gal Porcelanas Bidasoa enpresaren sortzailea izateaz gain, Irungo hiriari Gal Stadiuma eraikitzeko lursaila dohaintzan eman zion. Aurten, 100 urte beteko dira dohaintza hori egin zuenetik.

Nuria Alzaga Kultura zinegotziak eman du albistearen berri, Igor Emery Real Unioneko presidente eta Iñaki Zeberio CBA liburutegiko zuzendariarekin batera. Alzaga: “Salvador Etxeandia Gal aitzindaria izan zen enpresaburu gisa baina gai sozialetan ere, eta horri esker, askotariko jarduera ugari antola ditzakegu haren inguruan, hiriarentzako interes handikoak”.

Etxeandia Galen bueltan eta harengan inspiratuta, hitzaldiak, zinema ziklo bat eta hainbat erakusketa egingo direla aurreratu dute. Azaldu dutenez, Iruni “ekarpen handia” egin zion eta hainbat mugarri ezarri zituen, bai jarduera ekonomikoari bai eta kirolari dagokionean. Ildo horretan, udal liburutegia lanean ari dela iragarri du Alzagak, “Etxeandiaren figura eta lorpenak erakusten dituzten argazkiak, dokumentuak, prentsa oharrak eta kartelak biltzeko”.

Salvador Etxeandia Gal

Salvador Etxeandia Gal “gizon modernoa eta ekintzaile handia” izan zen udalaren esanetan. “Berritzailea” izan zen industrian eta publizitatean, arrastoa utzi zuen hiriaren hirigintzako garapenean eta eragin handia izan zuen Gal estadioaren eraikuntzan: sustatzaile nagusia izan zen, eta izena ere eman zion. Etxeandia Galek bere amaren izena eramango zuen estadioa eraikitzeko lursailak jarri zituen eta, gainera, estadioaren eraikuntza finantzatu zuen.

CBAk irundar ospetsu honen “izaera poliedrikoa” baliatu nahi du haren bizitzan esanguratsuak izan ziren beste gai batzuk jorratzeko, hala nola publizitatea, ekintzailetza edo lurringintzaren mundua. Edonola ere, urte olinpikoa izaki, hiriko kirolak eta futbolak leku berezi bat izango dute.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2024(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 23:10etan
 
Salvador Echeandía Gal será el protagonista del CBA de Irun PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2024(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 23:02etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el viernes día 1 de Marzo de 2024.

Salvador Echeandía Gal será el protagonista del CBA de Irun

La biblioteca municipal trabaja junto a familiares de quienes colaboraron con él y otros ciudadanos para reunir fotografías, documentos, recortes de prensa y carteles

Nuria Alzaga, delegada de Cultura - La propuesta temática del CBA girará en torno a Salvador Echandía Gal

Nuria Alzaga, delegada de Cultura - La propuesta temática del CBA girará en torno a Salvador Echandía Gal

00:31

Compartir

Irun

En diciembre de 2024 se cumplirán 100 años de la donación que Salvador Echeandía hizo a la ciudad de Irun para construir el Stadium Gal. Esta efeméride sirve como referencia al CBA para tejer el hilo de sus propuestas programáticas en este 2024. Cabe destacar que Echandía contribuyó de manera sustancial al desarrollo de la localidad fronteriza, marcando varios hitos en los ámbitos de la actividad económica y del deporte.

A lo largo de este año, a raíz de la relevancia que esta figura posee, la Biblioteca Municipal CBA tiene previsto organizar una serie de actividades culturales como un ciclo de cine, varias exposiciones y conferencias inspiradas en el benefactor. En ese sentido, la biblioteca municipal trabaja para reunir una importante colección de fotografías, documentos, recortes de prensa y cárteles que revaliden su figura y sus logros.

La delegada de Cultura, Nuria Alzaga, ha destacado que, " el hecho de que Salvador Echeandia Gal fuera pionero en muchos aspectos tanto desde el punto de vista empresarial como social, nos permite organizar actividades de diversas índole y de gran interés para la ciudad más allá de lo cultural".

El CBA aprovechará el carácter poliédrico del ilustre irunés para aproximarse a otros temas que fueron relevantes en su vida, como la publicidad, el emprendimiento o el mundo de la perfumería. No obstante, siendo año olímpico, la vertiente deportiva y la vida futbolística de la Ciudad recibirá especial atención.

La imagen de Salvador Echeandía Gal esta ligada a la de un hombre moderno y gran emprendedor. Entre todas las acciones que realizó en pro de Irun, destacan: su innovación en la empresa industrial, las diferencias que marcó en el mundo de la publicidad, su implicación en el desarrollo urbanístico de la ciudad, además de su sello y su nombre en el Stadium Gal, del que fue principal impulsor tras donar los terrenos y financiar su construcción.

 
Bertso afaria, Euskal Jirarentzat dirua biltzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Bertso afaria, Euskal Jirarentzat dirua biltzeko

Foro Irun Hogeitabatek bertso afaria antolatu du Euskal Jiraren gastu ekonomikoei aurre egiteko. Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan.

Foro Irun Hogeitabat elkarteak Euskal Jirak dituen “arazo ekonomikoei” aurre egiteko bertso afari bat antolatu du martxoaren 9rako, 21:00etan. Bildutako diruaren erdia emango diote euskal festari, hain zuzen ere.

Narbartenea elkartean egingo dute (Karrika Nagusia, 11) eta bertan izango dira Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso bertsolariak. Afariaren prezioa 20 eurokoa da eta bertan ordaindu beharko da. Dena den, bertaratzeko nahia iragarri egin beharko da mezu elektroniko bat bidalita, martxoaren 7a baino lehen.

Menua honako hau izango da: Bakailoz betetako piperrak pikillo saltsan; masailak saltsan patata purearekin; postre gozoa; kafea eta txupitoa. Edateko, ardoa, sagardoa, freskagarriak, garagardoa eta ura.

Erromeria ibiltaria

Igande honetako erromeria ibiltarian ere parte hartuko du Foro Irun Hogeitabatek, “euskara eta euskal kultura hirian sustatzea” helburu dutelako. Era horretan, Nabartenea Abesbatzak erromeriarekin bat egingo du eta aurretik entseatu egingo dutela jakinarazi dute. Horretarako hitzordua bihar finkatu dute, Nabartenean bertan, 19:00etan.

 
Artia eta Martindozeneako gaztelekuen programazioa, kalean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Artia eta Martindozeneako gaztelekuen programazioa, kalean

Martxoko programazioaren berri eman dute bi gaztelekuek. Jarduera berezien artean, Martxoak 8ari eta Korrikari begirakoak daude.

200 metro karratu ditu eta erabilera askotariko gelak. A.Aranburu

Martxoko programazioaren berri eman dute Artia eta Martindozeneako gaztelekuek. Jarduera aipagarrienen artean, ChatGPT sistemari buruzko tailerra, ihes gela bat, Emakumeen Eguna kari jarduerak eta 23. Korrikarako kamiseten tailer bat.

Udaberria hasiko da martxoan eta jardueren artean lorezaintza tailer bat egingo dute. Horrez gain, sukaldaritza tailerrean udaberriko biribilkiak, saltxipapak eta ahuakate taketak egingo dituzte. Gainera, adimen artifizialarekin abestiak nola sortu ikasiko dute.

Jarduera gehienak doan izango direla azaldu du udalak, eta interesdunek aurretik izena eman beharra dute gaztelekuan bertan edota mezu bat bidalita helbide elektroniko honetara. Errazago egiten zaienek, Whatsapp bidez ere ahalko dute inskribatu 690 706 471 telefonoan.

Programazioa xehetasun guztiekin ikusteko, Gazteartean orrialdera jo behar da, edota Artia eta Martindozenea gaztelekuek daukaten Instagram kontuetara.

Martxoak 8

Emakumeen Eguna ere presente izango da gaztelekuetan eta jarduera bereziak egingo dituzte. Hala, emakumeen eskubideei buruzko zinema saio bat ondu dute, baita emakumeen historia ikasteko jolas bat prestatu ere. Gaztelekuko pareta batean, gainera, mural feminista bat egingo dute.

Korrika ere tipi-tapa prestatzen hasiko dira. Bi gaztelekuetan Korrikarako kamisetak pertsonalizatzeko tailerrrak egingo dituzte, martxoaren 6an, 7an eta 9an.

Ohi moduan, programazio nagusiez gain, 15 eta 18 urte bitartekoentzako egitaraua ondu dute Martindozenean. Ekintza horiek ostiral eta larunbatetan izango dira soilik.

 
Krea Bidasoa, martxoaren 21ean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:03etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Krea Bidasoa, martxoaren 21ean

XV. edizioaren goiburua 'Konektatzen dugun tokian' izango da, eta ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema izango dute ardatz.

Krea Bidasoa antolatu du beste urte batez Bidasoa Bizirikek. Martxoaren 21ean izango da aurtengoa, Ficoban, eta Konektatzen dugun tokian da hamabosgarren edizioaren goiburua. Ekitaldi honekin ekintzaileak, enpresak, erakunde publikoak eta pribatuak eta beste eragileak elkartu nahi dituzte, “beste esperientzia batzuk ezagutzeko, ezagutzak zabaltzeko eta negozio-joera eta aukera berriak identifikatzeko”.

Edizio honetan, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema osoan Bidasoan egiten ari diren konexioak izango dira ardatz nagusi. Guztira, 400 pertsona baino gehiago elkartuko dira.

Programa

Industria enpresak izango dira nagusiki parte hartzaileak eta tailerrak eta hitzaldiak jasoko dituzte. Esaterako, neuromarketingari buruzko Konektatu zure bezeroekin hitzaldia eskainiko dute.  Bertan, neurozientziak salmentak handitzeko eta bezeroa erosteko erabakiek nola funtzionatzen duten jakiteko zer egin dezakeen erakutsiko dute.

Adimen artifiziala ere protagonista izango da. Horretarako, saio batzuk antolatu dituzte salmenten munduan dauden “irtenbide berritzaileak” azaltzeko, marketin plan bat egiteko eta ikuspegi komertziala eraldatuko duten bezeroak konbentzitzeko edukiak sortzeko.

Horrez gain, Hackathon Start Ekintzaile -Farmer Fish Challenge izeneko erronka egingo dute, Bidasoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan Espiritu Ekintzailea Sustatzeko Programaren barruan. Programa horren bidez, erronkei irtenbideak eman eta helburu komun bat lortu nahi dute, elkarlanean, epe laburrean.

Irun eta Hondarribiko hainbat sormen-proiektu aurkezteko networking espazio bat ere egongo da. Espazio hori etenaldia egiteko gunea izango da eta kafe baten bueltan “sinergiak” sortzekoa.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting